"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua Publikoaren Saria
Perlak saileko filmak ikusleen saria jasotzeko lehiatuko dira. Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute.
Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa.
Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.
Perlak: Espainian argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan.