71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2016-09-18

"Espainiako errealitate soziopolitikoaren alderdi ustel eta ezkutuenak hoberen erretratatu dituen zinemagilea da Espainiako azken aldiko zinemagintzan".

Juan Arteaga, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

"Emaitza film distiratsua, adierazgarria eta, estutzen banaute, beharrezkoa da; hainbeste, mingarria ere badela".

Luis Martínez, EL MUNDO

“Istorio zikin baten kontakizun garbia, eta ulergarri bihurtzen du halako ez dena".

Oti Rodríguez Marchante, ABC

"Ondo filmatua, antzezpen-lan nabarmen batekin eta doinu asaldatu eta lehor, gogor eta mingarri batekin".

Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA

"Indar plantaren azpian datzan hauskortasuna, Adèle Exarchopoulosek hain ondo transmititzen dakiena".

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

"Madame Bovary-ez hau aurkikuntzen erlauntza da (...) Gozamen bisual bat, Txinako sistema politiko eta burokratikoaren eztarrian legatz-hezur baten gisara trabatutako emakumezko pertsonaia batekin".

Oti Rodríguez Marchante, ABC

“Txirotasunak sortutako indarkeriaren erretratu latza da”.

Beñat Eizagirre, BERRIA

"Itay Gross zinemagileak kolore bizi eta espazio zabal-irekien bitartez erakusten du emakumeek Tel Aviven daramaten bizitzaren askatasuna eta bizitasuna, herriko bizitzaren kolore motel eta espazio klaustrofobikoekin kontrastatuz".

Alissa Simon, VARIETY

"Zinemaren historiari buruzko lezio hipnotikoa".

Víctor Esquirol, GARA

“Egungo garaiko indibidualizazioaren eta lehiakortasunaren ktitika maltzurra da, baina planteamendu eta egoera absurdoen bidez, barregura erdiestea du helburu”.

Beñat Eizagirre, BERRIA

"Ametsen munduan murgiltzera gonbidatzen gaitu".

Beñat Eizagirre, BERRIA

"Fresko poetiko-politiko-historiko-ironiko-autoerreferentea".

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO EDICIÓN ESPECIAL

"La Tortue Rouge ikustea gau bat aire zabalean ilargipean eman, erabateko bakardadean bainatu eta eguzkiari kaixo esatea bezala da".

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

"Gozamena da zinema intimo eta samur hau ikustea (...) Sachsek ez-ohiko trebezia dauka bizitza-zati baten aurrean gaudela sentiarazteko".

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

"Ekarpen berri bat, guri zera ulertzen laguntzeko: nola adore suizida duten zenbait gizaki gai diren itsasoan zamalka ibiltzeko, heriotzari desafio eginez".

Iratxe Fresneda, GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: