71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2016-09-19

“Bere garaiko fruitu den lan bat, seguru hunkituko eta eztabaida sortuko duena, bisio handiz deskribatzen baitu gaur egungo momentu apokaliptikoa, fikzioak bere euskarri mediatiko guztietan hain ustiatua”.

Mikel Insausti, GARA

“Bere protagonistek bezala, Bonellok ere material lehergarria darabil”.

O.B., EL CORREO

“Edertasun plastiko handiko film bat; barruan gordetzen duen eskakizuna xaloa da, baina inola ere ez azalekoa”.

Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA

“Norbanakoaren setaren ibilbide grafikoa, denboran zehar (…) Plastizitate bisuala ezin handiagoa da”.

Mikel Insausti, GARA

“Estreinatzean sekulako arrakasta izango du seguru (…) Sorogoyenek eta haren lantalde artistiko-tekniko itzelak zera lortu dute: bilbearen bitartez zirrara eragitea, filmeko pertsonaia (konplexuak) ulertaraztea eta, berriz ere, guk geuk auzitan jartzea, ea guk uste bezain zintzoak garen”.

Alfonso Rivera, CINEUROPA

“Luxuzko sedan baten gisara egina eta gidatua”.

Guy Lodge, VARIETY

“Eszena bakoitza, bikain filmatua eta antzeztua, beste malko edo algara baten hasiera izan daiteke (…). Bizitza bezalaxe. Zoragarria”.

Víctor Esquirol, GARA

“Zeluloidezko produktu eder askoa, inposatutako kortse, jostura eta oztopo guztiak hausten dituena. Erretzen, edaten, esnifatzen, dantzatzen (…), otoitz egiten, sufritzen eta musu ematen duena eta askea, polita, maitatua eta kementsua izateko ahalegin guztiak egiten dituena”.

B.T., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Frank Zappak –antz-azturak hobiraino– konplize perfektua aurkitzen du Thorsten Schütte zuzendariarengan”.

Víctor Esquirol, GARA

“Stop-motion artisau-teknikak –teknologia berriez behar bezala lagunduta– dimentsio berri bat hartzen du benetako altxor honekin (…) ezinbestean ikusi beharreko lan bat”.

Koldo Landaluze, GARA

“Hugh Grantek ezin hobeki jokatzen du bere rola; rol heldu bat, espero izatekoak baino ertz gehiago dituena: andrearen zorotasunak txunditutako senarrarena, aldi berean arriskuaren jabe dela”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Komedia lizunaren eta animazio-zinemaren arteko bidegurutzean (…) Produktu biziki zoroa”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: