71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2016-09-20

“Roberto Álamoren antzezpen zirraragarria. Erabat nabarmentzen da”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Ez da proposamen sendo bat soilik; egiturei arreta jartzen bazaie, ikus dezakegu talentu handia dagoela lantalde horretan”.

Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA

“Roberto Álamok eragiten du zirrara handiena, karakterizazio itzel batean, eserlekuan dardarka uzten zaituen horietakoa (…) Harena ez da lan fisikoa soilik; izan ere, badaki nola azaleratu pertsona gisa izugarri hondatuta dagoen norbaiten amorru basatia”.

Mikel Insausti, GARA

“Rodrigo Sorogoyenen bigarren filma. Nota onez graduatu da polizia-film honetan”.

Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Asko gozatu dut (…) amets askatzaile bat, xarmaz eta samurtasunez betea”.

Mikel Insausti, GARA

“Bizigarria eta atsegina (…) ez-ohiko proposamen bat, gizatasunez betetako pertsonaia batekin”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Florence Pugh aktorearen lan akatsgabea (…) Oldroyden estetika gupidagabearekin eta Ari Wegnerren argazki-zuzendaritzarekin”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Sabeleko ostikada baten indarra dauka (…) esplorazio-esperientzia bortitza eskaintzen dio ikusleari”.

Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Orain arte Sail Ofizialak eskaini digun filmik onena”.

Gontzal Agote, BERRIA

“Zinemaldi honetako azken plano eder, labur, definitzaile eta biribilenetakoa (…) indar eta ahalmen handiko lan bat”.

B.T., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Luciano Cervio, Cornelius Plache eta Max Preissen argazki-lan bikaina eta Niklas Kammmertönsen soinu-diseinu hunkigarria (…) trebezia handia dauka ikusleak bere mundu xarmangarrian harrapatzeko”.

Stefan Dobroiu, CINEUROPA

“Maria Smitsek badaki nola sortu tentsioa (…) antzezpen eta zuzendaritza abilak”.

Stephen Farber, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Meteoro bat bezala lehertzen da pantailan, amorru lehorrez baitago egina”.

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“69 minutu liluragarri (…) ametsetik gertu dauden gogo-aldarteetara eramango gaituzten itsaso txundigarrietan barrena (…) ametsa eta errealitatea, iragana eta oraina, eta zinemaren historiaren zati harrigarri bat”.

Alfonso Rivera, CINEUROPA

“130 minutuko entretenimendu bikaina (…) intriga jostalari bezain kaltegarria, probokazio-puntu suspergarri bat eta umore beltzeko ttantta oparoak”.

M. G. G., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Muturrekoa, dibertigarria, eta, jakina, bikaina (…) Delicatessen hutsa.

Víctor Esquirol, GARA

“Rockanrolla, barne hartu ezinezko bere hedadura osoan ia”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: