71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2016-09-22

“Film eredugarria errealitate onartezin eta fantasia suspertzaile arteko bere nahasketa horretan”.

Oti Rodríguez Marchante, ABC

“Bayona erraztasun berarekin moldatzen da hala distantzia laburretan nola itzeletan, munstro handiek beren baitan gordetzen duten bihotz hunkibera argitara ateratzean”.

Mikel Insausti, GARA

“Egikera ederreko eta kontakizun liluragarriko film bat dugu aurrean”.

Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA

“Bárbara Álvarezen argazkilaritza zoragarriak (…) maisukiro jostatzen du itzalekin eta gauarekin, eta osagai perfektuak eskaintzen dizkio zuzendariari: bai atmosfera pozoitsuetan kontsumatzen den bere artea erakusteko, bai gizarte basati eta oinazetu baten, Txilekoaren, erretratu gordina egiteko”.

Fabien Lemercier, CINEUROPA

“Filmeko bi protagonisten interpretazioak sendoak dira“.

Jonathan Romney, SCREEN DAILY

“Ausardiaz zuzentzen du kamera gauzak gertatzen diren lekurantz, probokatzeko asmo agerikorik gabe, egiazkotasun hutsagatik”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Azkenaldian pantailan ikusi dugun istorio a priori zentzugabeenetako bat sinetsarazten digu (…) AEBko komedia erromantikoaren eta Japoniako munstro-komediaren artean, biak ala biak ederki ezkonduta”.

Alfonso Rivera, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Aktore nabarmenak –bereziki, une honetako antzezle frantses ezagunak, Adèle Haenel eta Adèle Exarchopoulos”.

Jonathan Romney, SCREEN DAILY

“Ordu eta laurdenez, trebeki kateatzen ditu elementu formal eta narratiboak, aisetasunez eta irmotasunez, eta azkenean, amodioak kolpatzeko daukan indar bera ekartzen dio zinemari”.

Victor Esquirol, GARA

“Godfrid bere naturaltasuna dela-eta nabarmentzen da, eta sinetsarazten digulako ahaleginduz gero zinemak ere arnas har dezakeela”.

Victor Esquirol, GARA

“Zintzotasun eta sentiberatasun handiarekin egina”.

Beñar Eizagirre Indo, BERRIA

“Egilearen ausardia gorestea baino ezin dezakegu egin (…) bi emakumeren arteko maitasun harremana pantailara eramatea ez da erraza suertatzen Hego Korean”.

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Benetan erakargarria”.

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Puiu maisu da familia-bilera bat eszenaratzeko garaian”.

M. G. G., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Ken Loach-ek (…) Paul Laverty gidoilariarekin hartu-eman aberasgarrian, bete-betean asmatu du berriz ere”.

K. L., GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: