Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
"Eta hortxe, zalantzarik gabe, sakon bezain zehatz eta fina den film baten miraria”.
L. Martínez, EL MUNDO
“Oso ondo esandako elkarrizketak, baina, batez ere, maisukiro idatziak”.
Mikel Insausti, GARA
“Saileko lehiaketan aurkeztu diren film guztietan puruena, distiratsuena, baita intimoena eta gogoetazaleena ere”.
Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Hamabost urtez elkar ikusi gabe egon ostean gau baterako geratu diren bi maitale ohien erretratu zoragarri eta hunkigarria”.
Oskar Belategui, EL CORREO
“Jonásek jende arrunta du hizpide, kontrapuntu oso beharrezkoa (…) bere kasa borrokatzen du sentimenduekin, eta irabazi egiten du”.
Ricardo Aldanondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Stoneren filmaren egikera akatsgabea da; ikasbidea, gupidagabea”.
Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA
“Erritmo ona narrazioan, Gordon-Levitten eta Shailene Woodleyren interpretazio oso onak. Oso entretenigarria, argia eta partziala. Oliver Stoneren film on bat”.
Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Intentsitate patxadatsuko drama sendoa”.
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Norimichi Kasamutsuren argazki panoramiko bikainek etekin osoa ateratzen diete mota eta kolore orotariko kokalekuei”.
Dennis Harvey, VARIETY
“Lan amorratua baina zeharo leuna (..) Modernoa, zakarra batzuetan, eztia bestetan; amaierako planoa (…) zirraragarria da”.
B.T., EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Antzezpen sendoak, gidoigintza burutsua (…) Monsaertek dotore eta airoski ateratzen du aurrera”.
Jonathan Romney, SCREEN DAILY
“Pepa San Martinek artisau-lan fin bihurtzen du behaketa, eta erabateko arte ondoren datorren erakusketa”.
Victor Esquirol, GARA
“Piztiaren erraietara daraman bidaia haluzinatua. Mineralen mendiko piztia, jakina, baita giza arimakoa ere”.
Victor Esquirol, GARA
“Hirokazu Koreedak (…) beti liluratzen gaitu bere familia-istorioekin, bere pertsonaia hurbilekin, gureak balira bezala sentitzen ditugun haien bizitza txikietara estimuz eta xalo gerturatzeko moduarekin”.
M.G.G., EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Gozamen bat zineman ikusgai”.
B. Crespo, EL CORREO
“Filmak, hain zuzen ere, bere estrategia metanarratibo bikaina, ia esperimentala, agerian uzten duenean irabazten ditu puntuak. Bizitza, historia, mitoa, zinema bihurtuta”.
Carlos Reviriego, EL CULTURAL
“Zinemaldi honetan bat-bera gehien nahastu, interesatu, intrigatu eta ukitu duen filmetako bat”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL