71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2016-09-24

“Urrezko Maskorra eramatea merezi du, zalantzarik gabe”.

Mikel Insausti, GARA

“Zorroztasun bikaineko uneak”.

Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZKOA

“Zuzendaria eroso sentitzen da eremu txikietan, molde zinematografikoen oinarrietan eta kontakizunaren egituraren bihurrikerietan giza harremanak eskala txikian aztertzeko”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Ongi egindako lana, diskrezioa abiapuntu harturik, eta istorioaren indarra duela berme. Ongi gainditutako proba”.

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Ikusleak, begiak kliskatu gabe, ikusten duen egia hori haiku bihurtuko da ondoren (…) kontakizunak ongi korritzen du, hunkitzen eta txunditzen du, eta auzitan jartzen du existentziaren hauskortasuna”.

Aida Amasuno Martín, CINEUROPA

“Erabaki narratibo deigarriek modu harrigarrian desegiten eta berregiten dute filma”.

David González, CINEUROPA

“Arangok konfiantza ikaragarriz mantentzen du proiektua etengabeko biran”.

Jonathan Romney, SCREEN DAILY

“Elkarrizketa, figurante eta kamera-mugimenduen saltsa-maltsa liluragarri eta geraezina”.

B.T., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Loach, zinema sozialaren ordezkari gorena da”.

Beñat Eizagirre, BERRIA

“Ezin da ukatu Joachim Lafosse belgiarra trebea dela giza auziei heltzeko, modu pertsonalean heltzeko ere”.

M.G.G., EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Hasieratik amaierara harrapatzen zaituzten film horietako bat (…) urteko film pozgarrietako bat”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Zinemagile gutxik lortzen dute ni defentsa gabe uztea, genio zinematografiko honen erraztasun –itxuraz– txundigarriarekin; nahikoa zaio kamera une eta gune aproposean jartzea emozio-jario amaigabea transmititzeko”.

Koldo Landaluze, GARA

“Haren ‘Irrintziaren oihartzunak’ figura ahaztu, ez bada erabat ezezagun, bat ateratzen du argitara: lehen emakumezko euskal zinemagilearen gain jartzen du arreta, alajaina!”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Arkeologia zinematografikoko ariketa hutsetik harago doa. Nabigazio-mapa bat da, eta, haren bitartez, aurrendari baten arrastoari jarraitzen diogu: 70eko hamarkada nahasian zinemaren pozoiak eztenkatutako aurrendari bat (…) Euskal Herri hartako errealitatearen gaineko begirada sinbolismoz eta poesiaz betea”.

Koldo Landaluze, GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: