Zinema Eraikitzen Toulouse Saria enpresa laguntzaileek eskainiko dituzten postprodukzio-zerbitzuetan, postprodukzio-lanak egiteko beka batean eta saritutako filmaren zerbitzu eta promozio ekimenetan datza.
Teresa (54) etxeko langile jardun da hogeitaka urtez Buenos Airesen. Orain, familiak etxea saltzea erabaki du eta berak beste lan bat onartu beharko du leku urrun batean. Bidaien zalea ez den arren, desertuan barrenako zeharkaldi bati ekingo dio. Lehen geldialdian, «Correa defuntua» mirarigilearen lurretan, poltsa galduko du, eta harekin bere ondasun guztiak. Ondorioz, saltzaile ibiltari batekin egin beharko du bidaia, lagundu diezaiokeen pertsona bakarrarekin. Eta bidearen amaiera zirudiena bere salbazio bihurtuko da. Opera prima.
Aipamen Berezia posprodukzio-zerbitzuetan eta egonaldi batean datza.
Mechek Raúl semearen hutsa sentitzen du; bere gela bere horretan dago, eta bere arropa armairuan dago oraindik. Arrisku bat gertu dagoelakoan, Lídicetik alde egiteko konbentzitzen saiatuko dira Dayana eta Anabel alabak; hots, bizi guztian bizi izan zen auzotik. Dayanaren urtebetetzea aitzakiatzat hartuta, bildu egingo da familia, eta, tartean, Raúlen emaztea. Mingarria izango da topaketa: gauzak aurpegiratuko dizkiote elkarri eta zauriak irekiko dira, gelditu zirenen minaren erantzule sentitzen denaren begirada indargabearen aurrean. Opera prima.
Zinema Eraikitzen Toulouse Saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak eman du:
CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari, Titra TVS.
CINÉ + kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, betiere Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.
Teresa (54) etxeko langile jardun da hogeitaka urtez Buenos Airesen. Orain, familiak etxea saltzea erabaki du eta berak beste lan bat onartu beharko du leku urrun batean. Bidaien zalea ez den arren, desertuan barrenako zeharkaldi bati ekingo dio. Lehen geldialdian, «Correa defuntua» mirarigilearen lurretan, poltsa galduko du, eta harekin bere ondasun guztiak. Ondorioz, saltzaile ibiltari batekin egin beharko du bidaia, lagundu diezaiokeen pertsona bakarrarekin. Eta bidearen amaiera zirudiena bere salbazio bihurtuko da. Opera prima.
Filmaren promozioa Europa Distribution sarearen bitartez eta Conféderation Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai-en (CICAE) bitartez egitean datza.
Marcosek, hamazazpi urteko laborantzako beharginak, bere sexualtasuna topatuko du etsai-giro batean. Herriko beste nerabe batzuek Marilyn goitizena jarriko diote, eta desioen zein bereizkeriaren jomuga bihurtuko da. Marcos egunetik egunera itoago sentituko da. Opera prima.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero: http://www.cinelatino.fr/contenu/palmares-2017
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Programa Ibermedia, Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas. Eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Cinéfondation, CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, DIRAC – Ministerio de Relaciones Exteriores de la República de Chile, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, Le-Lokal Production, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film), Région Occitanie Pyrénées-Méditerranée, Signis eta TitraFilm.
Ondorengoen babesarekin