Gaur goizean lehen aldiz Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko patioan aurkeztu da 65. Donostia Zinemaldiaren irudia. Donostiako Husmee diseinu grafikoko estudioak diseinatu du Sail Ofizialerako hautatutako proposamena. Hamarkada bat bete du aurten estudio horrek eta egoitza ere estreinatu du Londresen. Kartela 24 fotogramako erretikula batez dago osatuta, non 65 zenbakiaren istorioa kontatzen den. Kartelak, mozketa eta muntaketaren kontzeptuekin jolasteaz gain, erritmoaren eta mugimenduaren ideia ere iradokitzen du euskarri guztietan.
Zinemaldiaren irudia osatzeko gonbidapena jaso duten sona handiko estudioen eta diseinugileen zortzi proposamenen artetik aukeratu da Husmee estudioaren kartela. Prentsaurrekoan, gainera, Donostia Zinemaldiak antolaturiko kartel-lehiaketaren irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute; hain zuzen ere, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi - Tabakalera eta Culinary Zinema sailetarako aukeratutakoak. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Jorge Primo diseinatzailea, 64. edizioaren irudia egin zuena; Miren Arzalluz, Etxepare Institutuaren zuzendaria; Lur Olaizola, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Programazioaren koordinatzailea, eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza taldearen bi kide. Kategoria bakoitzean hogei proposamen izan dituzte aukeran; hamar publikoaren 61.592 botoek hautatuta eta hamar Zinemaldiko lantaldeak aurkeztutako 1.620 proposamenen artetik hautatuta.
Zuzendari Berriak sailean Lehendabiziko hegaldia nagusitu da, «norabide berria» bilatzen duen hegazkin «ausarta» erakusten duena; Angel Aldarondok diseinatu du, eta harena da baita ere Horizontes Latinos sailean irabazi duen proposamena, Harresiak izenekoa, non margolari batek «askatasun-nahia» proiektatzen duen. Maite Rosende diseinatzaileak kristalari buruzko gogoeta plazaratu du Perlak sailerako sortutako lanean, eta Sara Zamarrok, berriz, hegaldiaren metaforari berriz heldu dio Zabaltegi - Tabakalera sailerako; helmuga oraingoan «horren aurreikusgarria» ez bada ere. Azkenik, TGA estudioak austeritatearen hautua egin du gastronomiaren eta zinemaren kontzeptuak Culinary Zinema sailerako irudian uztartzeko orduan.
Halaber, 65. edizioaren atzera begirakoaren zein Savage Cinema sailaren kartelak ere erakutsi dira. Lehena Ingalaterran finkatutako Joseph Losey zuzendari estatubatuarrari eskainiko zaio, eta Eurosíntesisek diseinatu du Zinemaldiarekin batera; eta bigarrena, iaz bezala, Maurixek sortu du, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako parke naturalen postalei keinua eginda.
Prentsaurrekoan, Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek edizioaren zenbait gako aurreratu ditu. Hala bada, talentu berriak aurkitzea izango da, berriz ere, ardatzetako bat. Hizkuntza ez-hegemonikoetan eginiko Europako filmei zuzendutako Glocal in Progress industria-jarduera berria abian jarri izana gogora ekarri du, orobat.
KARTEL OFIZIALA
|
SAIL OFIZIALA: FOTOGRAMAk
Egilea: HUSMEE STUDIO GRAPHIQUE!
BIOGRAFIA
Nortasun korporatiboan eta diseinu editorialean adituak dira. Forma, kolorea eta tipografia hartzen dituzte lanerako oinarritzat. Estudioa 2007an sortu zuten Alain Villastrigo eta Ernesto Arnáezek, diseinu grafikoaren eszenaren inguruko kezkari erantzun nahian. Estudioaren eguneroko jarduerarekin batera hainbat ekintza ere sortu dituzte, hala nola izen bereko kultur aldizkaria, ekimenak, esku-hartzeak, erakusketak, etab.
DESKRIBAPENA
Kartela 24 fotograma sortzen dituen erretikula batean dago bereizita; horiek istorio bat kontatzen dute, 65 zenbakia protagonistatzat hartuta. Gainera, hainbat mozketa eta enkoadraketa ere badaude, grafikoan zehar aldatuko direnak. Konposizioek ez diote denbora-erritmo bati jarraitzen, baizik eta mozketa zein muntaketaren kontzeptuarekin jolasean aritzen direla. Osagai horren erabilerari esker erritmoa eta askotariko konposizioak sor daitezke euskarri guztietarako.
|
KARTEL LEHIAKETA
|
zuzendari berriak: lehendabiziko hegaldia
Egilea: Angel Aldarondo
BIOGRAFIA
Ikus-entzunezkoen sektoreko profesional polifazetikoa; publizitate, zinema eta telebistarako proiektuak idatzi, zuzendu eta editatzen ditu. Zenbait hedabide idatzirekin elkarlanean aritzeaz gain, postprodukzioan eta motion-graphicetan dago espezializaturik. Hainbat bideoklip, iragarki, trailer edo film labur egin ditu, eta haren Ondar Ahoak film laburra Kimuak katalogoan hautatu zuten; sari batzuk ere erdietsi zituen, San Diegoko zinema-jaialdiko film labur esperimental onenarentzako saria, besteak beste.
DESKRIBAPENA
Hasiberria eta hauskorra badirudi ere, paperezko hegazkin hau (gidoi bat ere ongi izan litekeena) ausart abiatzen da norabide berri baten bila. Kartelak «lehen aldietan sentitzen den bertigoa» irudikatzen du.
|
|
Horizontes latinos: HARRESIAK
Egilea: Angel Aldarondo
BIOGRAFIA
Ikus-entzunezkoen sektoreko profesional polifazetikoa; publizitate, zinema eta telebistarako proiektuak idatzi, zuzendu eta editatzen ditu. Zenbait hedabide idatzirekin elkarlanean aritzeaz gain, postprodukzioan eta motion-graphicetan dago espezializaturik. Hainbat bideoklip, iragarki, trailer edo film labur egin ditu, eta haren Ondar Ahoak film laburra Kimuak katalogoan hautatu zuten; sari batzuk ere erdietsi zituen, San Diegoko zinema-jaialdiko film labur esperimental onenarentzako saria, besteak beste.
DESKRIBAPENA
Harresi bati aurre egin eta hori gainditzeko modu bat, oztopoan askatasun-nahia proiektatuz.
|
|
perlaK: PERLA-BEGIA
Egilea: Maite Rosende
BIOGRAFIA
Donostia, 1991. Bartzelonara joan zen horma-pinturako goi-mailako ikasketak egiteko, eta ilustrazioa ikastea erabaki zuen, mundu horrek ume-umetatik erakartzen baitzuen. Diseinu grafikoa, argazkigintza eta bideo-edizioa ere ikasi zituen prestakuntza osatzeko. Gaur egun freelance lan egiten du, batik bat haurrentzako ilustraziogintzan.
DESKRIBAPENA
Diotenez, deus ere ez da egia edo gezurra, deus ere ez ederra nahiz zatarra; begiratzen dugun kristalaren araberakoa da guztia. Urteko zinemagintzako ekoizpen nabarmenenak biltzen ditu Perlak sailak. Zinemaldiak ikusle bakoitzaren aurrean ipintzen duen kristala dira «perla» horiek, zazpigarren artearen edertasun guztia bere begiradaz begietsi ahal izan dezan.
|
|
Zabaltegi-Tabakalera: HEGALDIAK
Egilea: Sara Zamarro
BIOGRAFIA
Donostia, 1990. Diseinatzaile honek Arte Plastikoetako eta Diseinuko Kunsthal zentroan egin zituen publizitate-grafikoko ikasketak, eta Centa eskolan, berriz, ikus-entzunezko produkzio eta postprodukziokoak. Lan berrienen artean ditu honako hauek: Donostia 2016 Fundazioaren Karta Zuriak proiektuaren irudia (Anjel Lertxundik zuzendu zuen), Nina Bunjevac marrazkilari kanadarraren Fatherland komiki-liburuaren laminen egokitzapena eta Real Sociedad Fundazioaren Ahotsak erakusketarako nortasun grafikoa eta horren aplikazioa.
DESKRIBAPENA
Helmuga aurreikusgarria ez duten hegaldiak, espazio enigmatiko eta erraldoian esploratzeko, sortzeko eta erronka berriei aurre egiteko beharrak bulkaturik araurik gabe gurutzatzen direnak.
|
|
Culinary Zinema: Cz
Egilea: TGA
BIOGRAFIA
Donostiako Diseinu Estudioa. «Funtzionalak izatea gustuko dugu. Diseinu grafiko eta interaktiboko zein barne-diseinuko irtenbide baliagarriak, errazak eta iraunkorrak proposatzen ditugu, bezeroen beharrei eraginkortasunez erantzuten dietenak. Estudio txikia izanik, inplikazio, malgutasun, gertutasun eta ardura zuzen handiagoa izan dezakegu sortzeko eta ekoizteko prozesu osoan».
DESKRIBAPENA
Konposizio soilekoa tipo eta koloreetan; gastronomiaren berezko osagai ikonografikoak ditu, baina, soiltasun formala dela eta, zinemagintzaren munduko elementuak ere ekartzen dituzte gogora. Bisualki soil eta minimalista den diseinuari esker, erraz irakurtzekoa da, eta azkar eta zuzenean uler daiteke haren mezua.
|
BESTELAKO KARTELAK
|
SAVAGE CINEMA: greetings from the savage cinema natural park
Egilea: Carlos Mauricio Maurix
BIOGRAFIA
Maurix, arte-zuzendari eta diseinatzaile grafiko galiziarra (1979). Zara, David Delfín eta Bambu Producciones-erako egin du lan, besteak beste. Urte batzuk daramatza Madrilen bizitzen, bere estudioa zuzentzen baitu han.
DESKRIBAPENA
1950eko eta 1960ko hamarkadetako natura-parkeen postalei eginiko keinua. Maurixek alegiazko ibarra margotu du, eta haren mendi birjinak, ur-jauziak zein basoak margotu ditu melankoliarekin eta haurtzaroko oroitzapenekin jolasean ari diren tonu higatuak erabiliz. Eta mezu atsegina ere badu, zuzeneko gonbidapena egiten baitie Savage Cinema sailaren natura oraindik ezagutzen ez duten kuriosoei: Greetings from the Savage Cinema Natural Park.
|
|
atzera begirakoa: JOSEPH LOSEY
Egilea: Donostia Zinemaldia eta Eurosíntesis
DESKRIBAPENA
Ingalaterran finkatutako Joseph Losey zinemagile estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoaren kartela haren The Servant film ezagunaren eszena enblematiko batetik ateratakoa izan da. MorganCrea estudioko Carlos Rodríguezek egin du atzera begirakoaren klipa.
|
AIPAMEN BEREZIAK
Kartel-lehiaketako epaimahaiak, orobat, bost kategorietan aipamen bereziak egitea erabaki du:
Aipamen bereziak – Zuzendari Berriak
|
|
|
|
REFLECTION, Jani Pesonen
|
EL NACIMIENTO DE LAS NUEVAS GENERACIONES, José Moreno García
|
ICEBERG, Koloreka San Sebastian on paper
|
|
Aipamen bereziak – Horizontes Latinos
|
|
|
|
CRUZ DEL SUR, TGA
|
TIPO, Cristóbal Aguiló Domínguez
|
|
|
Aipamen bereziak – Perlak
|
|
|
|
20000 LEAGUES UNDER, Claudio Canesso
|
PERLA 01, TGA
|
LÁGRIMA, Maite Rosende Gutiérrez
|
CUBO, Antoni Pontí Ibars
|
Aipamen bereziak – Zabaltegi-Tabakalera
|
|
|
|
CAMINO, Petros Voulgaris
|
PROFUNDA MENTE, Javier Manero Mijangos
|
DOODLE 2, Angela Monteiro
|
ZABALTEGI-TABAKALERA, Ivan Puertas Alonso
|
Aipamen bereziak – Culinary Zinema
|
|
|
|
EMERGER, Sara Zamarro Alzaga
|
COCINA DE ENSUEÑO, Aitor Cirilo Cabrera
|
PSYCOOLINARY ZINEMA, Juan Martin Acevedo Sánchez
|
GORILA VASCO, Ane Curto Román
|
Galetako sarreren aurretiko salmenta
Dagoeneko 65. edizioko inaugurazio eta klausura galetarako sarrerak webgunean aurrez eros daitezke. Zinemaldi ticketak gehienez, galako lau sarrera eskuratzeko aukera ematen du.
BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK
Zinemaldia pertsona eta enpresa askoren lankidetzari eta grinari esker da posible. Besteak beste, hauek:
-
TVE, GAS NATURAL FENOSA eta MOVISTAR +, Zinemaldiaren babesle ofizialak.
-
KUTXABANK, kolaboratzaile ofiziala eta Kutxabank-Zuzendari Berriak sariaren babeslea.
-
AUDI, kolaboratzaile ofiziala eta ibilgailu ofiziala.
-
EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA, INDUSTRY CLUBARI eta EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROARI emandako babesagatik.
-
EUROPA CREATIVA PROGRAMA, EUROPAR BATASUNAREN MEDIA AZPIPROGRAMA, Industry Clubari eskainitako babesagatik.
-
IBERMEDIA PROGRAMA, ZINEMA ERAIKITZEN sailari laguntzeagatik.
-
BASQUE CULINARY CENTER, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
Berlineko jaialdiko CULINARY CINEMA, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
NESPRESSO, Kafe ofiziala eta Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren babeslea.
-
RED BULL MEDIA HOUSE, Savage Cinema sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
TABAKALERA-KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO GUNEA, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren antolatzaile laguntzailea eta Zabaltegi - Tabakalera Sariaren babeslea.
-
AECID-LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA, Zinemaldiaren laguntzailea.
-
IRIZAR, Zinemira sailaren eta Euskal Zinemaren Irizar Sariaren babeslea.
-
TCM, TCM Zinemaldia Topaketen babeslea.
-
EL DIARIO VASCO, Belodromoko emanaldietan parte hartuko baitu.
-
RAMÓN BILBAO, Zinemaldiaren inaugurazio festaren babeslea.
-
JAEGER-LeCOULTRE, Zinemaldiaren babeslea.
-
KELER, Zinemaldiko garagardo ofiziala.
-
HISPASAT, Zinemaldiaren babeslea
-
ASOCIACIÓN INTERPROFESIONAL DEL CERDO IBÉRICO, Zinemaldiaren babeslea.
-
PERRIER JOUËT, Zinemaldiko xanpain ofiziala.
-
EITB, Zinemira ataleko eta Euskal Zinemaren galako laguntzailea.
-
IBAIA y EPE-APV, Zinemira saileko laguntzaileak.
-
CULTURARTS-IVAC (VALENTZIA), EUSKADIKO FILMATEGIA ETA SAN TELMO MUSEOA, Joseph Losey zikloaren laguntzaileak.
-
ESPAINIAKO ZINEMATEKA, Joseph Losey zikloaren antolatzailea.
-
SGAE FUNDAZIOA, Made in Spain sailaren laguntzailea.
-
ORONA FUNDAZIOA, Zinemaldiaren eta Orona sariaren babeslea.
-
EROSKI, Zinemaldiaren eta Gazteriaren EROSKI Sariaren babeslea.
-
Zinemira ataleko eta Euskal Zinemaren galako laguntzaileak: GRUPO SADE, RAMIRO MATA, DISDIRA, MAX FACTOR eta LA FENESTRA.
Eskerrak, halaber, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietate Anonimoaren Administrazio kontseiluko kideei: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.