tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Berriak > Zabalik dago Zinemaldiko bideotekan filmak izena emateko epea
Zabalik dago Zinemaldiko bideotekan filmak izena emateko epea
Osteguna, 2017(e)ko uztailaren 13

Zinemaldiaren bideotekak bertan ikusgai izateko izena eman duten Zinemaldiaren sail guztietako film hautatuak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Hauek jaialdia bukatu eta hilabetera arte ikusi ahalko dira (2017ko Urriaren 30 arte). Bideotekaren kudeaketa zerbitzua Cinando etxeak ematen duen CinandoVL da. Marché du Film - Festival de Cannes-ek industriako profesionalentzako sortutako plataforma da Cinando.

Bideotekan Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.

Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Mundu mailako estreinaldia 2016eko urriaren eta 2017ko irailaren artean izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea.

Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:

  • 70 € (% 21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitzia izan den film bakoitzeko.
  • 35 € (% 21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzia izan den film bakoitzeko (ekoizlearentzako doako akreditazio bat emango da).

Izena emateko azken eguna 2017ko irailaren 11 izango da, astelehena.

Film bat bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu.

Harremanetarako:




The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea