Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Berriak > Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa
Ostirala, 2017(e)ko irailaren 29

Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Argentina, Belgika, Kroazia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Mexiko, Portugal, Txekiar Errepublika eta Errusia. Epaimahaiaren burua José Luis Torres Leiva da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:

Panavision Saria, honako film honi:

Zirraran eta tonuan erabilitako zehaztasunagatik, interpretazioan erabilitako aberastasunagatik, eta zuzendaritzan erabilitako indarragatik, tragedia eta umorea partekatuz, lan zinematografiko unibertsal bat eragiten.

212, Boaz Frankel
The Sam Spiegel Film and TV School- Jerusalem (JSFS) (Israel)

Aipamen nominal berezia:

Zeit Der Unruhe / News 23/06/2016, Elsa Rosengren
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin – DFFB (Alemania)

Panavision Sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.

 


Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko (HUHEZI) ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:

Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:

Albistegi baten autoritatearen dekonstrukzioa satira eta interpretazio teknika berritzaileen bitartez lortzegatik.

Zeit Der Unruhe / News 23/06/2016, Elsa Rosengren
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin – DFFB (Alemania)

Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea