Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Berriak


Berriak
2017-09-14
Savage Cinemak, Zinemaldiaren abentura-zinemako sailak, Jennifer Peedom zuzendaria, Bérénice Bejo aktorea eta Kai Lenny surflaria, besteak beste, bilduko ditu Donostian
2017-09-12
Latinoamerikako zortzi film, Donostia Zinemaldiaren Espainiako Lankidetza Saria lortzeko hautagai
2017-09-05
Hamaika ekoizpen Made in Spain sailaren erakusleihoan
2017-09-05
Belodromoak ''Fe de etarras'' eta ''Operación Concha'' filmen munduko estreinaldiak hartuko ditu berean
2017-09-01
Michael Winterbottom zuzendariaren azken filmak itxiko du Culinary Zinemaren zazpigarren edizioa
Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Argentina, Danimarka, Espainia, Erresuma Batua, Estonia, Italia, Israel eta Japoniako zazpi ekoizpenek osatzen dute Donostia Zinemaldiak Berlinalerekin lankidetzan eta Basque Culinary Center-ekin elkarlanean antolatutako saila; horietatik, zuzendarien lehen lanak dira bost
2017-08-30
Euskal ekoizpeneko zazpi film izango dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian
Julia Juaniz muntatzaileak Zinemira saria jasoko du Euskal Zinema eta ETBren Galan, non “Elkarrekin-Together” estreinatuko baita
Zinemirak fikzioaren alorreko bi debut aurkeztuko ditu, ''Bi txirula'', Ińigo Garcíarena, eta ''Non'', Eńaut Castagnet eta Ximun Fuchsena
2017-08-28
Antoniak, Berneri, Finkiel, Libon eta Hinant, Popescu eta Schwentke, 65. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiara gehitu diren azken izenak
2017-08-25
Alemania, Argentina, Belgika, Kroazia, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Mexiko, Portugal, Txekiar Errepublika eta Errusiako hamalau film labur lehiatuko dira Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan
XVI. Topaketa irailaren 25etik 29ra bitarte egingo da, Tabakaleran, eta Raymond Depardon eta Claudine Nougaret, Todd Haynes eta Christine Vachon, Marine Francen, Nobuhiro Suwa eta José Luis Torres Leivaren eskola magistralak hartuko ditu berean; azken hori gainera, epaimahaiko presidentea izango da
2017-08-25
‘Charmřren / The Charmer’ filmaren munduko estreinaldiak emango dio hasiera Zuzendari Berriak sailari
Indiako eta Britainia Handiko bi produkzio Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehiatuko diren hamasei lehen eta bigarren filmeko zerrenda osatuko dute
2017-08-24
Aronofsky, Baker, Guédiguian, Haneke, Koreeda, McDonagh, Ramsay eta Virzě, besteak beste, gehitu dira Perlak saileko aukerara
2017-08-23
Raymond Depardon, Hong Sang-soo eta Frederick Wiseman izango dira, besteak beste, Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko lehian
Bide zinematografiko berriak urratu nahi dituzten filmak biltzen dituen sailak hamalau film luze, film ertain bat eta zazpi film labur hartu ditu barne
2017-08-22
Rory Kennedy (‘Last Days in Vietnam’) eta Jennifer Peedom (‘Sherpa’), Savage Cinema saileko bosgarren edizioaren aukeran
Desert Point olatuaren aurkikuntza, Laird Hamilton eta Kai Lennyren bizitzak, eta mendiak eragiten duen lilura: horra hor saileko sei filmen gaietako batzuk.
2017-08-18
''The Wife'' filmaren Europako estreinaldiak itxiko du 65. Zinemaldiaren Sail Ofiziala
Glenn Close, Jonathan Pryce eta Annie Starke antzezleek eta Björn Runge zinemagileak aurkeztuko dute filma Donostian
2017-08-17
Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu
2017-08-16
Adrián Biniez, Michel Franco, Sebastián Lelio eta Marcela Said arituko dira, besteak beste, Horizontes Saria lortzeko lehian
Horizontes Latinos sailerako hautatutako hamabi filmetatik zazpi Zinema Eraikitzen sailean izan dira aurrez
2017-08-16
Zinema Eraikitzen 32 sailak María Alche, Nicolás Buenaventura, Armando Capó, Leandro Lara, Rubén Mendoza eta Aly Muritiba zuzendarien sei film aurkeztuko ditu
Zinema Eraikitzen 32 irailaren 25, 26 eta 27an egingo da
2017-08-11
Joseph Losey-ri buruzko atzera begirakoak 65. Donostia Zinemaldian beraren film luze guztiak ikusteko aukera emango du
2017-08-10
Glocal in Progress, Zinemaldiko industria-jarduera berria, eslovenieraz, euskaraz eta errumanieraz egindako hiru filmekin estreinatuko da
Irailaren 25, 26 eta 27an egingo da, Zinema Eraikitzen 32 saileko eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren egun beretan
2017-08-04
Barbara Albert, Alexandros Avranas, James Franco, Diego Lerman, Olivier Nakache eta Éric Toledano, Ivana Mladenovic, Matt Porterfield eta Nobuhiro Suwa izango dira, besteak beste, Urrezko Maskorra lortzeko lehian
2017-08-03
''The Square'' filmak, Canneseko Urrezko Palmaren irabazleak, Zabaltegi - Tabakalera saila inauguratuko du
Berlineko Urrezko Hartzaren irabazlea Perlak sailean lehiatuko da, besteak beste, Haynes, Guadagnino eta Zvyagintev zuzendarien lanekin batera, Donostiako Hiria Publikoaren saria irabazteko
2017-07-28
"El autor", "Handia" eta "Life and Nothing More" Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira
"Marrowbone" filmak, Sergio G. Sánchez gidoilariak zuzendutako lehen lanak, lehiaketaz kanpo parte hartuko du, eta "Morir", Fernando Francoren bigarren filma, emanaldi berezi batean proiektatuko dute

Lehenbiziko aldiz, telesail bat sartu da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo: Alberto Rodríguez zuzendariaren "La peste"
2017-07-18
Argentina, Belgika, Espainia, Filipinak, Frantzia, Hego Korea, Kolonbia, Suedia, Suitza, Taiwan, Txile eta Txinako zinemagileen hamahiru lehen eta bigarren film lehiatuko dira Kutxabank-Zuzendari Berriak sarian
2017-06-15
Gas Natural Fenosak eta Isabel Coixetek eraginkortasun energetikoari buruzko film baten lehen zatia aurkeztuko dute Donostian
2017-05-12
Mozketa eta muntaketaren kontzeptuak dira 65. edizioko irudiaren protagonistak
Donostiako Husmee diseinu grafikoko estudioak egin du kartela
2017-03-06
Zinema Eraikitzen sailaren 31. edizioak Argentinako, Brasilgo, Txileko eta Venezuelako sei film aurkeztuko ditu
Toulouseko edizioa 2017ko martxoaren 23an eta 24an egingo da eta bost opera prima hautatu ditu
2017-02-08
Donostia Zinemaldiaren 65. edizioak eta Espainiako Zinematekak atzera begirako ziklo bat eskainiko diote Ingalaterran kokatutako Joseph Losey zuzendari estatubatuarrari
2017-02-06
Ikusmira Berriak ekimenak hirugarren deialdia ireki du
2017-01-13
Donostia Zinemaldiak kartel-lehiaketa berria antolatu du
2016-09-06
Travis Rice, Peter Hamblin, Takuji Masuda, Craig Stecyk, Patrick Trefz eta Art Brewer Donostiara etorriko dira beren filmak Savage Cineman aurkezteko
2016ko edizioak surfa eta snowboarda ardatz duten film bikainen aukeraketa bat proposatzen du. Horiek tartean, alor horretako pertsona ezagunak, zuzendari finkatuak eta talentu berriak gerturatuko dira hirira
2016-09-06
Hamabost film iberoamerikar, Espainiako Lankidetza Sarirako hautagai
2016-09-02
Sigourney Weaver eta Ethan Hawke Donostia sariez eta Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre sari berriaren irabazle Gael García Bernalez gain, aktore zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izango direla: Monica Bellucci, Fan Bingbing, Jennifer Connelly, Javier Bardem, Richard Gere, Joseph Gordon-Levitt, Hugh Grant, Isabelle Huppert, Ewan McGregor, Cynthia Nixon, Ken Watanabe, Lambert Wilson, Shailene Woodley eta Lee Yoo-young
Horiez gainera, zinemagile hauek etorriko dira beren filmekin: Maren Ade, Emmanuelle Bercot, Bertrand Bonello, Terence Davies, Hirokazu Koreeda, Pablo Larraín, François Ozon, Gianfranco Rosi, Oliver Stone, Bertrand Tavernier eta Paul Verhoeven, beste askoren artean
Sail Ofizialeko epaimahaiak Bille August daniar zinemagilea izango du buruan
2016-09-01
''Kalebegiak'' talde-filmaren estreinaldia eta ''Storks'' eta ''Sausage Party'' animazio filmak Belodromoan izango dira
2016an hogeita hamar urte beteko dira Oliver Stonek ''munduko zinema-aretorik handientzat'' deskribatutako eremua lehenbizikoz erabili zenetik
2016-08-31
Culinary Zinema saileko zazpi filmek janariaren jatorriei, tradizioei eta etorkizunari buruzko istorioak kontatuko dituzte
Sei dokumental eta fikzio-film luze bat lehiatuko dira Tokyo Gohan saria eskuratzeko, zinema eta gastronomia bateratzen dituen Donostia Zinemaldiaren sailean
Emanaldi eta afarietarako sarrera-txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai
2016-08-26
Japoniako ''Kimi no Na wa / Your name'' animazio-filmak, Bigas Lunaren bizi-testamentuak "Bigas x Bigas" eta Nacho Vigalondoren azken ekoizpenak, "Colossal", osatuko dute Sail Ofiziala
2016-08-26
Zinemirak inoiz baino euskal produkzio gehiago aurkeztuko ditu
Sailak Euskadin ekoitzitako hamazazpi film hartuko ditu barne; horietatik bederatzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira

Ramón Bareak Euskal Zinema eta ETB Galan jasoko du Zinemira saria; ''Igelak'' eta ''Agirre Lehendakaria'' ere bertan estreinatuko dira
2016-08-25
Baltikoko koprodukzio bat eta Herbeheretako film bat gehitu dira Zuzendari Berriak saileko aukerara
Hamasei zinemagile lehiatuko dira Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko
2016-08-25
Besteak beste, Baltasar Kormákur, Feng Xiaogang eta Lee Sang-il, lehiatuko dira 64. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko
Bartosz M. Kowalskiren eta Emiliano Torresen lehen lanek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketa
2016-08-22
''Arrival'' filmak emango dio amaiera 64. Donostia Zinemaldiko Perlak sailari
Belodromoan egingo da Denis Villeneuveren zientzia-fikzioko thrillerraren emanaldia
2016-08-19
Canneseko Urrezko Palmorriaren irabazlea, ''I, Daniel Blake'', eta Berlinaleko Urrezko Hartzaren irabazlea, ''Fuocoammare / Fire at Sea'', Perlak saileko aukeraren barruan
Donostia Zinemaldiaren 64 edizioak Ade, Barras, Dudok de Wit, Frears, Hansen-Lřve, Koreeda, Kusturica, Lafosse, Larraín, Loach, Ozon, Puiu, Rosi, Sachs eta Verhoeven-en azken lanak aurkeztuko ditu
2016-08-18
Adrián Biniez, Alexandra Latishev, Álvaro Aponte-Centeno, Gustavo Rondón, Jaime Osorio eta Santiago Esteves-en sei film aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen sailaren 30. edizioan
Zinema Eraikitzen 30 irailaren 19, 20 eta 21ean egingo da
2016-08-17
Besteak beste, Juan Andrés Arango, Daniel Burman, Amat Escalante, Alejandro Fernández Almendras, Carlos Lechuga eta Christopher Murray, lehiatuko dira Horizontes Saria lortzeko
Iaz Zinema Eraikitzen sailean parte hartutako bost film sartu dira aurten Latinoamerikako zinema onenaren aukeran
2016-08-16
''The Act of Killing. Zinema eta Indarkeria Globala'' atzera begirakoan 32 film emango dira
Gaur egungo gizartearen gatazka handienetako batzuei buruz hausnartzen duten filmen ziklo bat eskainiko dute Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak
2016-08-12
Savage Cinemak bere aukera heterogeneoena eskainiko du laugarren edizioan
Gipuzkoako surfaren hastapenak, Travis Rice snowboarderra, 60ko hamarkadako psikodelia eta Bunker Spreckels-en esperotako istorioa izango dira programatutako saileko protagonistak
2016-08-11
Jeff Nichols, Joăo Pedro Rodrigues eta Todd Solondz zinemagileek Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztuko dituzte beren filmak, besteren artean
Lehen lehiaketa-urtean, Latinoamerikako bi opera prima nabarmen eta Bertrand Bonelloren eta Jia Zhang-keren film laburrak izango dira sailean
2016-08-09
Jacques Beckerren atzera begirakoak bere osoko filmografia eskainiko du Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan
Bere semeak, Jean Becker zinegileak, Donostiara bidaiatuko du aurkezpenean egoteko
2016-08-05
Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean, besteak beste, Bertrand Bonello, Fernando Guzzoni, Arnaud des Palličres eta Hong Sang-soo zinemagileen esperotako filmak izango dira
Hiru hasiberri ere arituko dira Urrezko Maskorra lortzeko lehian: Miles Joris-Peyrafitte estatubatuarra, Johannes Nyholm suediarra eta William Oldroyd britainiarra
2016-07-29
Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa Tabakaleran irailaren 20tik 23ra izango da, Donostia Zinemaldiaren 64. edizioaren barruan
2016-07-28
Alberto Rodríguez, Rodrigo Sorogoyen eta Jonás Trueba Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
J.A. Bayonak ''A Monster Calls'' aurkeztuko du lehiaketaz kanpo, eta Diego Galánen eta Jo Solen azken lanak emanaldi berezietan estreinatuko dira, Sail Ofizialaren barruan
2016-07-26
Hamalau zinemagile lehiatuko dira Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko
2016-07-19
Sigourney Weaverrek, ''Un monstruo viene a verme (A Monster Calls)'' filmeko protagonista, 64. Donostia Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
J.A. Bayonaren ''Un monstruo viene a verme (A Monster Calls)'' filmaren Europako estreinaldia Sail Ofizialean izango da, lehiaketaz kanpo
2016-07-15
Gas Natural Fenosak ekoitzitako ''Cabra y oveja'' film laburra estreinatuko du Kike Maíllo zuzendariak Donostia Zinemaldian
2016-07-14
Bertrand Tavernier-en azken filmak inauguratuko du lehiazko lehen Zabaltegi-Tabakalera saila
Donostia Zinemaldiko ''gune irekiak'' Terence Davies, Lav Diaz eta Jim Jarmusch-en lanak ere aurkeztuko ditu, besteak beste
2016-07-08
"Snowden", Oliver Stoneren azken filma, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztuko da, lehiaketaz kanpo
2016-07-01
Donostia Zinemaldiak GLOCAL IN PROGRESS bultzatuko du: Zinema Eraikitzen bat, hizkuntza ez-hegemonikoetan eginiko Europako filmentzat antolatua
Aurten FOCUS ON GLOCAL CINEMAS antolatuko da, Norvegia, Islandia eta Danimarka gonbidatuta, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren barruan
2016-05-05
Donostia Zinemaldia elkargune bezala irudikatzen duen kartel bat izango da 64. edizioaren irudia
Kartelaren egilea Jorge Elósegui diseinatzaile donostiarra da, Estudio Primokoa
2016-05-04
Donostia Zinemaldiaren 64. edizioak atzera begirako bat eskainiko dio Jacques Becker zinemagile frantziarrari
2016-03-09
Argentinako, Brasilgo eta Txileko sei film aurkeztuko ditu Zinema Eraikitzen 29 sailak
Toulouseko edizioa 2016ko martxoaren 17an eta 18an izango da
2016-02-23
Zabaltegi, Donostia Zinemaldiaren programazioko 'eremu zabala', lehiazko sail izango da aurrerantzean eta Zabaltegi - Tabakalera deituko da
Zinemaldiak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak hitzarmen bat sinatu dute, Zabaltegi - Tabakalera saria sortzeko
2016-01-26
Donostia Zinemaldiak kartel-lehiaketa berria antolatu du
Parte-hartzaile guztien lanen artean aukeratuko da Zinemaldiaren 64. edizioaren irudia