tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Ikusmira Berriak
65. Edizioa 2017
Filmak
Filmak
Ikusmira Berriak
Ikusmira Berriak
Águila de papel
Julia Pesce
Argentina 
Atzerriko kategoria
1996an, amak eta izebak Los Angelesera bidaiatu zuten Carlos Castaneda idazle eta antropologo iparramerikar ezagunaren pausoak jarraituz. Bertan hasi ziren Tentsegritatea praktikatzen. Mexikoko antzinako praktikak eta tradizioak dira, eta Carlosek berak eman du haien berri bere korporazioak (Cleargreen Inc) diruz lagundutako liburu eta mintegietan. Esperientzia zapuztu egiten d...

1996an, amak eta izebak Los Angelesera bidaiatu zuten Carlos Castaneda idazle eta antropologo iparramerikar ezagunaren pausoak jarraituz. Bertan hasi ziren Tentsegritatea praktikatzen. Mexikoko antzinako praktikak eta tradizioak dira, eta Carlosek berak eman du haien berri bere korporazioak (Cleargreen Inc) diruz lagundutako liburu eta mintegietan. Esperientzia zapuztu egiten da bizitza moderno eta globalizatuko zailtasunek promesa mistiko horiek mehatxatzen dituztenean.

Eles transportan a morte
Samuel M. Delgado, Helena Girón
Espainia 
Kategoria nazionala
Kristobal Kolonek gidatutako espedizioko eskifaian ordurako hilda egon behar zuten hiru gizon daude. Bidaia ezezagunean parte hartzearen truke ekidin dute heriotza. Santa Maria ontziaren bela lapurtu eta bidaia noragabean ihes egingo dute hiru emakumerekin batera: sibila, sendalaria eta sorgina.

Kristobal Kolonek gidatutako espedizioko eskifaian ordurako hilda egon behar zuten hiru gizon daude. Bidaia ezezagunean parte hartzearen truke ekidin dute heriotza. Santa Maria ontziaren bela lapurtu eta bidaia noragabean ihes egingo dute hiru emakumerekin batera: sibila, sendalaria eta sorgina.


Las letras de Jordi / Jordi's Letters
Maider Fernández Iriarte
Espainia 
EAE kategoria
"Jordi duela 51 urte jaio zen, garun-paralisiarekin; hala ere, ez du bere burua gaixotzat hartzen. Hitz egin ezin duen arren, kartoizko taula baten laguntzaz saiatzen da elkarrizketak izaten. Hain zuzen, hala komunikatzen gara elkarrekin. Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuen lehenengo aldiz 21 urte zituenean. Hala ere, gaur, etxea eta gurasoak utzi eta egoitza batera joan da...

"Jordi duela 51 urte jaio zen, garun-paralisiarekin; hala ere, ez du bere burua gaixotzat hartzen. Hitz egin ezin duen arren, kartoizko taula baten laguntzaz saiatzen da elkarrizketak izaten. Hain zuzen, hala komunikatzen gara elkarrekin. Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuen lehenengo aldiz 21 urte zituenean. Hala ere, gaur, etxea eta gurasoak utzi eta egoitza batera joan da, eta ez du Jainkoaren presentzia sentitzen. Jordi hutsik dago isiltasunaren eraginez. Filma Jainkoarekiko eta gizon aske baten hitzarekiko maitasunari buruzkoa da. (Maider Fernández Iriarte)


Stephanie
Leonardo van Dijl
Belgika 
EIECINE kategoria
Stephanie filmak olinpiar jokoetan parte hartu nahi duen anbizio handiko gimnasta gazte baten istorioa kontatzen du. Entrenatzailearekin eta bere ingurukoekin duen harreman ekaiztsua mantentzeko, isilean gordetzen ditu zauri eta min jasanezinak. Sendagaiak bere kabuz hartzen hastean eta hondamendira daraman kiribil batean sartzean, konturatzen da gainontzekoen maitasuna eta one...

Stephanie filmak olinpiar jokoetan parte hartu nahi duen anbizio handiko gimnasta gazte baten istorioa kontatzen du. Entrenatzailearekin eta bere ingurukoekin duen harreman ekaiztsua mantentzeko, isilean gordetzen ditu zauri eta min jasanezinak. Sendagaiak bere kabuz hartzen hastean eta hondamendira daraman kiribil batean sartzean, konturatzen da gainontzekoen maitasuna eta onespena lortzeko irabazi nahi duela beti.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea