71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

El aviso / The Warning

Daniel Calparsoro
Espainia      92 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Programazioa
Irudiak
Bideoak
Pitching
Sariak

2008. urtean gaude. Jon gazteak aparteko gaitasuna du matematiketarako eta zenbaki-logikarekin obsesionatuta dago. Eskizofrenia izateagatik etorkizun handiko zientzialari-karrerari uko egin behar izan dion jenio bat da, eta fotokopia-denda batean lan egitearekin etsi behar izan du. Halako gau batean, lanetik ateratakoan, hornitegira joango dira Jon eta haren lagunik onena, David, edariak erosi nahi baitituzte bien txikitako lagun Andrearekin afaltzeko. Daviden neska-laguna da Andrea, eta hark ezkontzeko eskatu nahi dio. David dendan sartuko da, eta bitartean autoan zain geratuko da Jon. Une horretan lapurreta bat gertatuko da eta tiro baten ondorioz koma atzeraezinean geratuko da David. Ordutik aurrera, sendagaiak hartzeari utziko dio Jonek eta, erruak jota, lagunaren hilketari esanahia bilatu nahian hasiko da. Iraganeko lapurretak ikertuko ditu, guztietarako balio duen eredu matematikoa aurkitu arte. Logika horri jarraikiz, ondorioztatuko du hamar urte barru leku berean erailko dutela Nico, 10 urteko haur bat.

Zuzendaria
Daniel Calparsoro
Gidoia
Jorge Guerricaechevarría, Chris Sparling
Ekoizpena
Morena Films S.L. (Espainia)
Pedro Uriol
Salmentak
Film Factory (Espainia)
Banaketa
DeAPlaneta (Espainia)
Argazkia
Sergi Vilanova Claudín
Muntaketa
Antonio Frutos
Musika
Julio de la Rosa
Antzezleak
Raúl Arévalo, Aura Garrido, Belén Cuesta, Aitor Luna, Sergio Mur, Antonio Dechent, Luis Callejo, Julieta Serrano, Hugo Arbués
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
92 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: