Donostiako Udalak 2017ko udan egingo diren jaialdiak aurkeztu ditu. Eskaintza honekin, indartu eta sendotu egingo da Donostiak Kulturaren eta Jaialdien Hiri gisa duen tokia. Jazzalditik hasi, Hamabostaldia ondoren, Kutxa Kultur Festibala eta Zinemaldiarekin amaituz, hiria prest dago kultura eskaintza zabal, askotariko eta aberatsaz gozatzera etortzen diren milaka pertsona hartzeko.
Donostiako alkate Eneko Goiak aurkeztu ditu hiriko udako jaialdietako programazioaren mugarriak, horietako arduradun nagusiak lagun izan dituela: Miguel Martín (Jazzaldia), Patrick Alfaya (Musika Hamabostaldia), José Luis Rebordinos (Zinemaldia) eta Bea Rodríguez (Kutxa Kultur Festibaleko Komunikazio Arduraduna ).
Goiak azpimarratu du Donostiak kulturarekin duen apustua udako jaialdi hauetan duela bere adierazgarririk gorena “urtetik urtera lortzen dutela aurreko edizioko maila mantentzea eta hobetzea. Honek Europako udako kultur erreferente batean bihurtzen gaitu”.
Alkateak uste du kultur aipu hauek eskaintzen dutela aukera zabal, eklektikoa eta publiko guztiarentzat eta “zaila den zerbait lortzen dutela, hau da, adituen txaloak eragin eta ikuslego handi baten babesa”.
“Hau gure indarraren adierazlea da: hiri bizia eta aberatsa gara, honen adierazgarria da funtzionatzen duten eta milaka pertsona erakartzen duten jaialdiak ditugula” goraipatu du.
Gainera, azpimarratu behar da jaialdi hauek nazioarteko oihartzuna ematen diotela, eta hiriko ekonomian eragina dutela. Hain zuzen ere, 2014 eta 2015eko hainbat txostenen arabera, Zinemaldiak 30 milioi euroko inpaktua izan zuen; Jazzaldiak 11 milioi eurokoa; eta Hamabostaldiak, bost miloi euro ingurukoa. Horiek horrela, Donostiako alkateak honakoa esan du: “Jaialdiek giza- eta ekonomia-aberastasuna sortzen dute hirian”.
Jaialdi txikiei laguntza
Donostia Kulturak gainera bestelako jaialdi txikiei zuzendutako dirulaguntzak aurkeztu ditu. Izan ere, beste publikoei zuzentzen zaien eskaintza gero eta sendotuagoa dauka hiriak, eta horiek babestu eta bultzatu beharra dagoea uste baitu Donostia Kulturak.
Hala eta guztiz ere, urtean zehar ere hiriak kultur eskaintza zabala dauka. Gune eszeniko ezberdinetan egiten den betiko programazioaz gain, Donostiak beste hainbat hitzordu ditu Dferia, Olatu Talka, Fansiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia, Surfilmfestival, Dock of the Bay, Literaktum, edo berriki iragarritako musik a elektronikoko Dantz jaialdia
52 Jazzaldia (20-25 uztaila)
52. Heineken Jazzaldia 2017ko uztailaren 20tik 25era egingo da. Aurtengo artista nagusienak honakoak izango dira: Herbie Hancock, Bryan Ferry, The Pretenders eta Wayne Shorter. Hortaz, ziurrenik jaialdiak inoiz izan duen parte-hartze onena izango da. Jazzaldiak guztira 140 emanaldi izango ditu 17 agertokitan.
Jazzaldiak aurreko edizioetan eskaini duen eskema eta eskaintza bera izango du eta, beraz, kontzertuak izango dira, besteak beste, Trinitate Plazan, Kursaal Audiotioan, Zurriolako Hondartzan, Kursaaleko Terrazetan, Victoria Eugenia Antzokian, San Telmo Museoan eta Nauticool-en.
Euskal talde eta artistek leku esanguratsua izango dute. 35 proposamen baino gehiago egongo dira eta, ondorioz, Euskal Jazz-aren irudi ederra erakutsiko du 52. Heineken Jazzaldiak.
Familientzako gunea ere mantenduko da eta, beraz, aurten ere TxikiJazz izango dugu.
Aurten, Europako taldeen parte-hartzea handitu da eta, ondorioz, Europako Jazzari eskainitako atala egongo da Victoria Eugenia Antzokian. San Telmo Museoko goizeko saioek omenaldia egingo diete Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie eta Thelonious Monk-i, hain zuzen ere, 1917an jaio ziren musikariei, eta 1967.urtean zendu zen John Coltrane-ri.
78. Hamabostaldia (1-30 abuztua)
Hitz bakar batekin laburbildu beharko bagenu Donostiako Musika Hamabostaldiaren 78.edizioa, "berrikuntza" hitza hautatuko genuke.
Izan ere abuztuaren 1etik 30era gauzatuko den 78. Hamabostaldian "berriak" diren, aurrenekoz ariko diren, hiru orkestra izango ditugu: BBC Philharmonic, Orchestre Philharmonique du Luxembourg eta Cincinnati Symphony Orchestra.
Hamabostaldian aurrenekoz zuzenduko duten bost maisu ere izango dira aurten, tartean nazioartean arrakasta handia lortzen ari den Gustavo Gimeno balentziarra eta Hamabostaldian zuzendari lanetan ariko den lehen emakumezkoa: "Figaroren Ezteiak" antzeztutako opera zuzenduko duen Yi-Chen Lin taiwandarra.
Horrez gainera orain arte sekula interpretatu gabeko hainbat obra izango ditugu aurten Hamabostaldian (Kursaal Auditorioko ziklo sinfonikorako bakarrik 7 obra "berri" programatu dira) eta baita bere bidea urratzen hasiko den ziklo bat ere. "Ostegun musikalak San Telmon" izenarekin bataiatu den zikloa San Telmo Museoan gauzatuko da abuztuko 3 ostegunetan eta bertan azken bi mendeetako ganbera-errepertorioko hainbat bitxi ezagutu eta gozatu ahal izango dira.
Donostia Kutxa Kultur Festibala (15-16 iraila)
Donostia Kutxa Kultur Festibalaren hurrengo edizioa lekuz aldatuko da eta 2017ko irailaren 15ean eta 16an egingo da Donostiako Hipodromoan.
Aldaketa honekin Festibalak bost urteko ziklo berri bati ekingo dio, betiere, familiarteko jaialdi originala, bakarra eta dibertigarriaren izaera mantenduz. 8.000 pertsonentzako edukiera izango du eta arratsaldeko lehen ordutik kontzertuak izango dira jarriko diren lau agertokietan (baten bat zirku-kapapean izango da). Eta nobedade ugari egongo dira, hain zuzen ere, hurrengo asteetan aditzera emango diren nobedadeak. Lekua erosoagoa izango da eta gaueko saio elektronikoak Paddock agertoki berrian egingo dira.
Hiriko Hipodromoak - mendeurrena ospatu zuen iaz - hainbat aukera eskaintzen ditu, erosoagoa da eta operatibitate berriari esker eskaintza artistikoa hobetuko da.
Donostia Kutxa Kultur Festibalaren helburua honakoa da: musika independientearen jaialdi handi bat izatea, hain zuzen ere, nazioarteko banda esanguratsuak ekarriko dituen jaialdia. Eta besteak beste, segidako taldeak izango dira: The Jesus and Mary Chain, The Hives edo The Divine Comedy. Eta horiekin batera, bertako talde mordoa izango da.
65 Zinemaldia (22-30 iraila)
Donostiako Nazioarteko 65.Zinemaldia irailaren 22tik 30era egingo da.
65.edizioan talentu berrien aldeko apustua egingo da, Ikasleen Topaketa eta Europa eta Amerika Latinaren arteko Koprodukzio Foroa indartuko dira, Industriaren gaineko jarduera berriak egingo dira, eta nola ez, alfonbra gorritik mundu osoko izarrak pasako dira.
Zinemaldi on batek osatzen dute filmak, industria eta glamourra. Hau da, Zinemaldiak artisten, zinema industriaren profesionalen eta ikusleen arteko elkargunea izan behar du.