"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak irudia modernizatzeko gogoetaldia hasi du. Helburua da jaialdiaren irudia ikus-entzunezko garai berriokin eta jaialdiarekin berarekin bat etortzea, nortasun korporatibo berritua izan dezan.
Ekitaldiko kartelak irudi berriaren estrategian sartuko dira; hortaz, 2011. urtean hasi genuen lehiaketa ez da egingo.
Irudia maiatzaren hasieran aurkeztuko da.