"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztutako filmetatik bederatzik 21 sari lortu dituzte 32. Goya sarietan. Handia, Sail Ofizialeko lehian parte hartu eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratu zituen lana, gaueko film sarituena izan zen.
Izan ere, hamar sarirekin aintzat hartu zuten Handia, kategoria hauetan hain zuzen:gidoi onena (Aitor Arregi, Jon Garaño, Andoni de Carlos eta Jose Mari Goenaga), aktore berri onena (Eneko Sagardoy), argazki-zuzendaritza (Javier Agirre), jatorrizko musika (Pascal Gaigne), ekoizpen-zuzendaritza (Ander Sistiaga), muntaketa (Laurent Dufreche eta Raúl López), zuzendaritza artistikoa (Mikel Serrano), jantzi-diseinu onena (Saioa Lara), makillaje eta ile-apaintza onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Aguirre) eta efektu bereziak (Jon Serrano eta David Heras).
Bestalde, Sail Ofizialean hautatutako El autor filmak eraman zituen gizonezko aktore protagonistaren saria (Javier Gutiérrez) eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena (Adelfa Calvo).
Dokumental onenaren sariduna Muchos hijos, un mono y un castillo izan zen, Gustavo Salmerónek zuzendutako filma, Karlovy Vary-n saria eraman ondoren Zabaltegi-Tabakaleran proiektatua izan zena.
Europako Film Onenaren kategorian The Square-k irabazi zuen, Cannesen Urrezko Palmorria eskuratu eta gero aurten Zabaltegi - Tabakalera sailari hasiera eman zion filmak. Eta Una mujer fantástica hautatu zuten Iberoamerikako urteko film hoberentzat; hots, Berlinen saritua izan ondoren Horizontes Latinos saila ireki zuen obra.
TVEren Galako filmak, La llamada-k, abesti onenaren saria jaso zuen (Leiva).
Estiu 1993 -k, Berlinalen eta Malagan saritua izan ondoren Made in Spain saileko aukeran sartu zenak, zuzendari berri onenaren (Carla Simon), emakumezko aktore berri onenaren (Bruna Cusí) eta antzeztaldeko aktore onenaren (David Verdaguer) Goya sariak eskuratu zituen.
Era berean, Made in Spain sailean aurkeztu zen No sé decir adiós, Málagako zinema-jaialdia igaro ondoren; bada, Nathalie Pozak emakumezko aktore onenaren saria eraman zuen film horretan egindako lanarengatiketa, sail berean proiektatua izan ondoren, soinu onenaren saria eskuratu zuen Verónica filmak (Aitor Berenguer, Gabriel Gutiérrez eta Nicolas de Poulpiquet).