tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > Donostia Zinemaldiko hautespen batzordea parekidea izango da 2019. urtean
Donostia Zinemaldiko hautespen batzordea parekidea izango da 2019. urtean
Igandea, 2018(e)ko irailaren 23

Donostia Zinemaldiak Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren aldeko gutuna sinatu du gaur. Zinemaldiak jadanik betetzen dituen hainbat konpromiso hartu ditu: generoaren arabera banatutako estatistikak konpilatzeko lanean ari da, bai hautagai izan diren filmei buruzkoak, bai hautatutako eta programatutako filmei dagozkienak, emakumeek zuzendutako proiektuen presentziari buruzko datu fidagarri eta egiazkoak biltzeko; hautespen- eta programazio-batzordeetako kideen zerrenda zabalduko du (Zinemaldiko webgunean kontsulta daiteke); eta Zinemaldiko organo exekutiboak aldatzeko egutegi bat ezarriko du, egungo agintaldian parekidetasuna lortze aldera.

Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordean gaur egun lau emakumek eta hiru gizonek parte hartzen dute. Hautespen Batzordearen kasuan, parte-hartzaileak bost gizon eta lau emakume dira, baina Zinemaldiak iragarri nahi du gaur, egun esanguratsu honetan, aurrerantzean hautaketa batzordeak hamargarren kide bat izango duela: Zinemaldiko komunikazio arduradun Ruth Pérez de Anucita.

Halaber, 2019. urtean Zinemaldiak jakinarazpen bat bidaliko du lortutako aurrerapenekin.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea