tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Zabaltegi-Tabakalera. Araudia
Zabaltegi-Tabakalera. Araudia
67. Edizioa - 2019
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org) onartuta dago, «espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 20etik 28ra bitartean.

3. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.

4. ARTIKULUA

67. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

5. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailak Espainian argitaratu gabeko urteko film anitzenen eta harrigarrienen sorta bat biltzen ditu. Sail horretan ez dago arau formalik ez gaiari begirako mugarik.

Zabaltegi-Tabakalera saileko film guztiak dira Zabaltegi-Tabakalera saria irabazteko hautagai.

Zabaltegi-Tabakalera saria irabazten duen filmak 20.000 € jasoko ditu, zuzendariarentzat eta Espainiako banatzailearentzat.

6. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak lan berri eta harrigarrien (narrazio zein forma aldetik) sormena bultzatzera zuzentzen du Zabaltegi-Tabakalera saria.

7. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sariaren irabazleak 20.000 euro jasoko ditu; horietatik 6.000 film irabazlearen zuzendariarentzat izango dira, eta 14.000 filma Espainian banatuko duen enpresarentzat, eta banku txeke edo nazioarteko txeke bidez ordainduko da, eurotan betiere.

8. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartu ahalko dute baldintza hauek guztiak betetzen dituzten filmek:

1. Edozer iraupen eta euskarritako filmak.

2. Zinemaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetan amaitutakoa izatea.

3. Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzen diren Espainiatik kanpo produzituriko edo koproduzituriko filmek argitaragabeak izan beharko dute Espainian.

4. Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzen diren eta oso-osorik Espainian ekoitzi diren filmak Espainian estreinatu gabeak izango dira. Gainera, Zinemaldiaren aurretik ezingo dira herrialdeako beste inolako zinema-jaialditan erakutsi, ezta , Espainian, publikoki estreinatu edo eman ere.

5. Zabaltegi-Tabakalera sailera aurkeztutako filmak ezingo dira publikoki eman Espainian, harik eta Zinemaldiak ofizialki aurkeztu arte.

6. Ez da onartzen Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartuko duten filmak Espainian VOD plataformetan sartzea, erabilera profesionalerako bakarrik eta sarbide mugatukoak direnak salbuetsita.

7. Euskarria DCP bada, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak jasotzeko koordenatuak ere.

9. ARTIKULUA

Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.

Filmen azpitituluak gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak izan ahalko dira.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.

Zinemaldiak bere kargura egingo du gaztelaniazkoaren edo ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, filmaren behin betiko jatorrizko bertsioko DVD bat beharko da, ingelesezko azpitituluekin, eta ingelesezko azpitituluen zerrenda.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartzeak honako hau dakar berekin:

  1. Araudi hau onartzea.
  2. Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com.

    Espainian produzitu edo koproduzitu diren filmen ekoizleek edo ordezkariek zuzenean jarri beharko dute harremanetan filmen sailarekin films@sansebastianfestival.com helbidean, sareko formularioaren bitartez izena eman aurretik.
  3. Izen emandako film luze bakoitzaren tasa ordaindu izana. Tasa hori 70 €-koa da (% 21eko BEZa barne) eta eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez soilik (Visa, American Express, Mastercard). Espainiako filmek ez dute tasa hori ordaindu beharko.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.

12. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki iragartzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez Zuzendaritza Batzordea soilik arduratuko da.

13. ARTIKULUA

Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendariaren biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
films@sansebastianfestival.com

Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

15. ARTIKULUA

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.

Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.

16. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatutako eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.

Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaiak ondoko baldintza hauek beteko ditu:

  1. Gutxienez, zinemaren eta kulturaren alorreko hiru profesionalek osatutakoa izatea.
  2. Ezingo dira Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaiko kide izan Zabaltegi-Tabakalera saileko lehiaketara aurkeztutako filmen ekoizpenean edota ustiapenean interesak dituzten pertsonak.

17. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.

18. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria Zinemaldiaren amaierako galan jakinarazi eta banatuko da.

Amaierako gala horretan, gainera, Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaikoak ez diren gainerako sailetako epaimahaien sariak ere emango dira.

19. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sariari dagokion diru-kopurua film hori Espainian banatuko duen enpresarentzat izango da, eta film irabazlea gutxienez Espainiako bi udalerritako zinema-areto batean estreinatu dela egiaztatzen den unean emango zaio. Filma estreinatzeko urtebeteko epea izango du enpresak, Zinemaldia amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

20. ARTIKULUA

Sari bat jaso duten filmen ekoizleek edo ordezkariek konpromisoa hartzen dute filmen hasieran sariari buruzko aipamena egiteko, baita film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan ere, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.

21. ARTIKULUA

Zinemaldiaren The Industry Club arduratuko da bereziki akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak, filmak bideotekan ikusteko aukera barne, betiere ekoizleek horretarako baimena eman ondoren.

22. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea