"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2017an, Espainiako Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak Cannesko zinema-jaialdiko Producers on the Move programan parte hartzeko aukeratu zuen Luis Ángel Ramírez (Bilbo, Espainia. 1963). ACE (Ateliers du Cinéma Européen) eta EAVE (European Audiovisual Entrepeneurs) Europako ekoizle-sareen kide da. Horrez gain, Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako eta Europako Zinema Akademiako kide da.
Ramírezen ekoizpenen artean, film luze dokumental hauek nabarmendu daitezke: Alejo Hoijmanek zuzendutako Unidad 25 (2008) eta El ojo del tiburón (2012), eta Félix Viscarretek zuzendutako Saura(s) (2017), Donostiako Zabaltegi - Tabakalera sailean aurkeztutako filma.
Fikzioaren alorrean ere ekoitzi ditu film luzeak: Héctor Gálvezen Paraíso Veneziako Biennalen aurkeztu zen, Orizzonti sailean (2009), eta Diego Lermanen La mirada invisible, berriz, Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian eta Donostiako Horizontes Latinos sailean (2010). Era berean, Verónica Chenen Mujer conejo Zabaltegi sailean estreinatu zen (2013).
2016an, Amir Galvánek eta Mitzi Vanessa Arreolak zuzendutako La 4ª compañía ekoitzi zuen, eta filmak hamar Ariel sari irabazi zituen. Halaber, Alan Jonsson zuzendariaren La carga (2016) filmaz arduratu zen.
2019an Maider Oleagaren hirugarren film luzea ekoizten amaituko du: Kuartk Valley. Gainera, beste hiru film luzeren ekoizpenean arituko da: Silvia Reyren Wan Xia eta Azucena Rodríguezen Las edades de Almudena dokumentalak, eta Pablo Maquedak zuzendutako La desconocida fikzio-filma.