"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nadia Turincev (Mosku, 1970) Parisen hazi zen eta antropologia kulturala ikasi zuen. 12 urterekin Andrei Konchalovskyrekin maitemindu eta filmak bata bestearen atzetik ikusten hasi zen. 16 urterekin Nikita Mikhalkoven Oci ciornie (1987) lanean parte hartu zuen ikastun gisa (sandwichak egiten zituen Marcello Mastroiannirentzat). Seteko interprete gisa lan egin zuen, baita beste hainbat lanpostutan ere honako hauetan: ACE, Europa Cinemas, European Producers Club, Europar Batasuneko Media Programa, Cannesko zinema-jaialdiko Quinzaine des Réalisateurs hautaketa-batzordea eta Moskuko zinema-jaialdia (zuzendari artistiko gisa). 2007an Rouge International ekoiztetxea sortu zuen Julie Gayetekin, eta 2017an, berriz, Rouge Distribution. 2019an Rouge utzi eta Easy Riders Films sortu zuen Omar El Kadirekin batera. Rougerekin ekoitzitako filmen artean honako hauek daude: Raed Andoniren Fix ME (2009), Cristián Jiménezen Bonsai (2011), Ben Rivers eta Ben Russellen A Spell to Ward Off the Darkness (2013), Corneliu Porumboiuren Comoara (2015), Oliver Laxeren Mimosas (2016), Julia Ducournauren Raw (2016), Agnès Varda eta JRren Visages villages (2017), Ziad Doueiriren L’insulte (2018), eta Alejandro Fadelen Muere, monstruo, muere (2018). Easy Riders hauen ekoizleetako bat da: Vinko Tomicicen Perros, Marian Mathiasen Runner eta The Fifteen (Zarazir anaiak), halaber, eta The Golden Age –Diane Mazloumen eleberrian oinarritutako telesaila– eta Onsen –Okinawa Film Officek lagundutako film kolektiboa– garatzen ari da. 2016an Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kide izan zen.