"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jhonny Hendrix Hinestroza (Quibdó, Kolonbia. 1975) Antorcha Films ekoiztetxe kolonbiarraren fundatzailea da; film luze hauek ekoitzi ditu konpainia horrek: Perro come perro (Carlos Moreno, 2006); Doctor Alemán (Tom Schreiber, 2007); Deshora (Bárbara Sarasola Day, 2014); Yo, imposible (Patricia Ortega, 2018); eta Una madre (Diógenes Cuevas, 2020), Miamiko Zinema-jaialdian hautatua. Zuzendari gisa, film labur hauek sortu ditu: Chocó (2012), Berlingo Zinema-jaialdiko Panorama Sailean aurkeztua; Saudó, laberinto de almas (2016); eta Candelaria (2017), zeinarengatik Zuzendari Onenaren saria eskuratu baitzuen Veneziako Zinema-jaialdiko Le Giornate degli Autori sailean eta Publikoaren La Dépêche du Midi Saria Tolosako Cinélatino Rencontres jaialdian. Film horiek ere Antorcha Filmsek ekoitzi zituen.