71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Inés del alma mía

Alejandro Bazzano , Nicolás Acuña
Espainia - Txile      176 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak
Bideoak

Inés Suárez, Extremadurako neska gazte eta ausart bat, Mundu Berrirantz abiatuko da bere senarraren bila. Indietan ezagutuko du gehien maiteko duen gizona, Pedro de Valdivia konkistatzaile espainiar ezaguna. Elkarrekin maitasun-istorio ahaztezin bat izango dute, nazio baten sorreraren eragile nagusi bihurtuko dituen abentura batean murgiltzen diren bitartean. Pedro de Valdivia maitearekin bizitako balentriek Txile urrun eta ezezaguneraino eramango dute. Han aurre egin beharko diote ez soilik maputxe tribu ausartari bataila desorekatuetan, konkistatzaileen gutiziari eta urre- eta aberastasun-irrika aseezinari ere bai. Bizi-ibilbide horrek denboran eta espazioan zehar eramango gaitu: XVI. mendeko Plasencia soila, Pizarroren garaiko Peru koloretsua (erregeodetzaren eraginpean zena), Panamako oihan basatiak eta Atacamako basamortuaren (Txile) edertasun samingarria. Isabel Allenderen izen bereko eleberrian oinarritutako telesaila, zortzi kapitulukoa.

Zuzendaria
Alejandro Bazzano, Nicolás Acuña
Gidoia
Paco Mateo
Ekoizpena
Corporación de Radio y Televisión Española (Espainia)
Boomerang TV (Espainia)
Chilevision (Txile)
Argazkia
Felipe Alba
Muntaketa
Fernando Guarinello
Musika
Julio de la Rosa
Antzezleak
Elena Rivera, Eduardo Noriega, Benjamín Vicuña, Carlos Bardem, Enrique Arce, Francesc Orella
Iraupena
176 m.
Herrialdea
Espainia - Txile
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: