tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Jadanik irekita dago Donostia Zinemaldiko 69. ediziorako filmen onlineko izen-ematea
Jadanik irekita dago Donostia Zinemaldiko 69. ediziorako filmen onlineko izen-ematea
Ostirala, 2021(e)ko urtarrilak 15

69. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek lehen hautaketarako onlineko izen-emate epea jadanik irekita dute. Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako eman ahal izango da izena, WIP Latam, WIP Europaeta Nest ezik. WIP Latam-ek, WIP Europa-k eta Nest-ek berezko deialdia izango dute ekainean, beraz orain EZ dute izenik eman behar.

Aurreko urteetan bezala, izena emateko formularioan, filmean parte hartzen duten zenbait kargudunen generoa adierazteko eskatuko da. Honako kategoria hauetako datuak eskatuko dira: zuzendaritza, produkzioa, gidoia, muntaketa, argazkia eta musika.

Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2021eko ekainaren 15ean amaituko da.

Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiko webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.

 


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea