71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Jesús López

Maximiliano Schonfeld
Argentina - Frantzia      87 m.
Inaugurazioa WIP Latam 2020
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak
Bideoak

Jesús López, lasterketetako pilotu gazte bat, istripuz hil eta herria hunkituta utziko du. Abel bere lehengusua da, norabiderik gabeko nerabea, eta pixkanaka Jesúsen lekua hartzeko tentazioa sentituko du. Jesúsen gurasoekin bizitzera joango da, haren arropa jantziko du, eta haren lagun eta neska-lagun ohiarekin irteten hasiko da. Hasieran, jendeak onartu egingo du jarrera hori, eta Abelek gogoko du rol hori. Baina bere lehengusuaren antza kezkagarri bihurtuko da, Jesús López bihurtzeraino. Herrian Jesúsen omenezko lasterketa antolatuko da. Bere lehengusuaren izpirituak bultzatuta, Abel hildakoaren autoa gidatzen hasiko da. Lasterketa horren emaitzak erabakiko du eraldaketa behin betikoa izango den ala ez.

Zuzendaria
Maximiliano Schonfeld (Argentina)
Gidoia
Selva Almada, Maximiliano Schonfeld
Ekoizpena
Murillo Cine (Argentina)
Cecilia Salim, Georgina Baisch
Luz verde (Frantzia)
Lucero Garzón
Salmentak
Pluto Film Distribution Network GmbH (Alemania)
Argazkia
Federico Lastra
Muntaketa
Ana Remón
Musika
Jackson Souvenirs .
Soinu
Sofía Straface
Antzezleak
Lucas Schell, Joaquín Spahn, Sofía Palomino, Ia Arteta, Alfredo Zenobi, Paula Ransenberg, Romina Pinto, Benigno Lell
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
87 m.
Filmearen jatorrizko hizkuntza
espainiera / gaztelania
Herrialdea
Argentina - Frantzia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: