71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

WIP Europa
Filmak
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Sariak
Eskertzak
Filmen izen-ematea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 1era

WIP Europa irailaren 22, 23 eta 24an izango da; WIP Latam egun horietan egingo da.

Nagusiki Europako produkziokoak diren filmei zuzenduta dago WIP Europa, zeina Glocal in Progress-en bilakaera baita. Aurrerantzean, postprodukzio-fasean dauden Europako film guztiek ere parte hartu ahal izango dute. Gainera, WIP Europak postprodukzio-fasean dauden sei film aurkeztuko dizkie profesionalei, tartean, produktore, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileak, filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzeko.

WIP Europa egitasmorako hautatzen diren filmak WIP Europa Industriaren saria irabazteko hautagai izango dira, eta Industriaren saria irabazten duen filma WIP Europa saria eskuratzeko hautagai izango da.

WIP Europari norabide berria emanda, Zinemaldiak sormenaren eta industriaren aldeko apustua handitu du, eta WIP Latam ekimena eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa direla medio, bi zinemagintzen erreferentziako topagunea izango da.

 

Datuak | Glocal in Progress (2017-2019):

  • 9 film aukeratuak
  • 5 film amaituta
  • 5 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Tallin Black Nights, Donostia edo Sarajevo.
  • Film bat saritua izan da

Kasu arrakastatsuak | Glocal in Progress (2017-2020):

  • NEMATOMA / INVISIBLE, Ignas Jonynas | New Directors – Donostia Zinemaldia, 2019 | Baltic Film Competition - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2019.
  • KRALICE LEAR / QUEEN LEAR, Pelin Esmer | lehiaketako dokumentala – Sarajevoko zinema-jaialdia, 2019.
  • UN OM LA LOCUL LUI / A DECENT MAN, Hadrian Marcu (lehen filma) | New Directors – Donostia Zinemaldia, 2018.
  • DANTZA, Telmo Esnal | Sail Ofiziala – emanaldi bereziak - Donostia Zinemaldia, 2018.
  • IZBRISANA / ERASED, Miha Mazzini (lehen filma) | Lehen Filmen Lehiaketa - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia.

Harremanetarako:

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: