Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Zabalik dago Zinema Eraikitzen sailaren 32. edizioan izena emateko epea
Lehen aldiz, Film Factory saria emango da

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Irekita dago Zinema Eraikitzen sailaren 32. edizioan proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Rencontres Cinemas Toulouseko hitzordu bikoitzean, alegia. Ekainaren 30ean bukatuko da.

Lehen aldiz, Film Factory saria emango da. Film Factory saria hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 40.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 30.000 eurokoa izango da.

Zinema Eraikitzen ekimenaren helburua da postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dute.

Ekimen horrek Latinoamerikako produkzio nabarmenak bukatzen eta hedatzen lagundu du. Zinema Eraikitzen ekimenaren azken hiru edizioetan aurkeztutako filmek, adibidez, La familia, Gustavo Rondónena, Aquí no ha pasado nada Alejandro Fernández Almendrasena, Era o Hotel Cambridge, Eliana Cafférena, Ixcanul Jayro Bustamanterena, La Mujer de Barro Sergio Castrorena edo Rara Pepa San Martínena (Horizontes saria 2016an), nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute (adibidez, Cannesekoa, Berlingoa, Rotterdamgoa edo Sundancekoa) eta sari garrantzitsuak lortu dituzte.

Zinema Eraikitzen 32 irailaren 25ean 26an eta 27an izango da, Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa eta Glocal in Progress ekimena egingo diren egun beretan. Bat etortze horren helburua sinergia profesionalak sortzea eta koprodukzioak eta filmak nazioartean mugi daitezen sustatzea da.

SARIAK

Industriaren Zinema Eraikitzen saria. Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria; film baten postprodukzio zerbitzuetan datza, sariaren Oinarretan azaltzen den bezala.

Film Factory saria, Zinema Eraikitzen saileko 32. edizioan hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 40.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 30.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte aurrerago.

CACI / Ibermedia TV Zinema Eraikitzen Saria Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Agintari Zinematografikoen Konferentziak (CACI) ematen du saria, Ibermedia programaren bitartez. Saria filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 20.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 8.000 USDrengatik (dokumentala).


Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen. 


HARREMANAK:


Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Centre National du Cinéma et de l'image animée (CNC), Région Occitanie, Conseil Départamental de la Haute-Garonne, Mairie de Toulouse, Caisse Centrale d'Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (C.C.A.S), Ciné+, Commune image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai (C.I.C.A.E), Eaux Vives, Europa Distribution, Firefly, Mactari, Titrafilm, La Cinéfondation, l'École Supérieure d'Audiovisuel (E.S.A.V), Gaumont Wilson, Le-loKal Production, Producers Network (Festival de Cannes), Signis.




The Industry Club ondorengoaren babesarekin


Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.