Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Zabalik dago Zinema Eraikitzen Sailaren 33. edizioan inskribatzeko epea
2018ko martxoaren 22an eta 23an izango da edizio hori, Cinélatino, Rencontres de Toulouse ekimenaren esparruan

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Irekita dago Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioan proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko Cinélatino zinema-jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.

Ekimenaren helburua Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da; betiere, postprodukzio-fasean zailtasunak badituzte. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, talde horrek laguntza eman dezan film horiek amaitzeko, banatzeko eta zinema-jaialdietan presente egoteko.

Zinema Eraikitzen ekimenari esker Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitu eta merkaturatu dira, eta talentu berri ugariri bultzada bat eman die, besteak beste: Jayro Bustamente, Ciro Guerra, Emiliano Torres, Pepa San Martín, Christopher Murray, Juan Sebastián Mesa, Lorenzo Vigas, Mariana Rondón, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Juan Andrés Arango edo Amat Escalante.

2017an, Zinema Eraikitzen saileko filmak prestigio handiko nazioarteko zinema-jaialdietan hautatu dituzte: Los Perros, Marcela Said (Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria); La novia del desierto, Valeria Pivato eta Cecilia Atán (Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard saila – Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila);  La Familia (Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila); eta Temporada de Caza, Natalia Garagiola (Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila).

Zinema Eraikitzen saila, beraz, funtsezko hitzordu bilakatu da Europako eta Latinoamerikako ekoizleentzat eta industriako profesionalentzat.

SARIAK


Zinema Eraikitzen saileko 33. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
 

  • ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA film baten postprodukzio-zerbitzuak film baten Frantzia barruan egiteko, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana: CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), Commune Image, Eaux Vives, Firefly, Mactari, Titra Film.
     
  • CINE + ERAIKITZEN SARIA: Ciné+ kateak emana, filma Frantzian banatuko duen etxearentzat.
     
  • EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA: Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE erakusle-sareak (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) filma sustatuko dute.

 

INSKRIPZIOA

  • Latinoamerikako ekoizpena (gehiengoa edo gutxiengoa) duten film luzeek parte har dezakete.
  • Film luzeek, amaitu ostean, 60 minututik gorako iraupena izan behar dute.
  • Film luzeek postprodukzio-fasean egon behar dute (lehen kortea, gutxienez).
  • Ebaluatzeko aurkeztutako korteak ingelesez edo gaztelaniaz azpititulatuta egon beharko du, baldin eta jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Inskribatzea doakoa da.

Inskripzioa online egin nahi izanez gero, hemen duzu formularioa:
http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php

FILMAK INSKRIBATZEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2018KO URTARRILAK 31

HAUTAKETA


Hautaketaren emaitza martxoaren hasiera-aldera jakinaraziko dute.
Hautatuz gero:

  • Zuzendaria eta ekoizlea Zinema Eraikitzen sailaren 33. ediziora bertaratu beharko dira, 2018ko martxoaren 22an eta 23an.
  • Proiektatzeko kopiak jatorrizko bertsioan egon beharko du, ingelesezko azpitituluekin.
  • Emanaldietarako, Blue Ray formatuan aurkeztu beharko da (hiru back up kopia).

 

KONTAKTUAK


Cinélatino, Rencontres de Toulouse
11-13 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse
T: 00 33 561 32 98 83
www.cinelatino.fr

Inskripzioak
Esther Saint-Dizier
esther.saintdizier@cinelatino.fr

Profesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.morsch.kihn@cinelatino.fr

Donostia Zinemaldia
T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com

 

KOLABORATZAILEAK


Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, l’École National Supérieure d’Audiovisuel (ENSAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Festival de Cannes), Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée, Signis eta Titra TVS; eta honako hauen kolaborazioa: de Europa Creativa MEDIA, Programa Ibermedia, CAACI (Conferencia de Autoridades Audiovisuales y Cinematográficas Iberoamericanas), Ad Hoc Estudios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta Film Factory.




The Industry Club ondorengoaren babesarekin:


Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.