Liberto, Paco Rabalen ilobak hunkituta jaso zuen Carlos Saura zuzendariaren
eskutik Zinemaldiak aitona hil berriari eskainitako Donostia Saria.
Horiekin batera, omendutako aktore ahaztezinaren lagun min eta lankideak
haren inguruko zenbait anekdota eta oroitzapen gogoratu zuten saio
beraren barnean.