Hemen zaude: Lehen orrialdea > Filmak > FIPRESCI Sari Nagusia


FILMAK  
   
 

FIPRESCI SARI HANDIA URTEKO FILM ONENARI

Datorren irailaren 20an ospatuko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia hautatu da agertokitzat Urteko Film Onenari Hirugaren Fipresci Sari Handia emateko.

1999an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Fipresci-k (Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa) bien artean Sari bat bultzatzea erabaki zuten zinerik orijinalena, arriskatuena eta pertsonalena sustatzeko eta akuilatzeko asmotan. Aipatutako Saria Nazioarteko Kritikak erabaki du, askatasun osoz, 2000ko abuztutik 2001eko uztaila bitartean estreinatutako film guztien artean. Oraingoan, federazioko 156 kide izan dira, 34 herrialdetakoak, bozketan parte hartu dutenak eta, lehia gogorraren ondoren, Irango pelikula bati eman zaio, azkenean, Fipresci Sari Handia: Jafar Panahiren Dayereh (Zirkulua) filmari, hain zuzen ere. Jafar Panahi bera etorriko da Donostiara sari preziatu hau pertsonalki jasotzera.

FILMEAK
Dayereh, Jafar Panahi (Irán-Italia)

 
   
Itzuli
 

 


INSTITUZIO KIDEAK


BABESLE OFIZIALA

KOLABORATZAILEA


EUSKARRI TEKNOLOGIKOA