Euskara | Castellano | English
Web Gune Ofiziala
Donostia Kultura Donostia Zinemaldia
#63SSIFF - 18/26 Iraila 2015

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Zinemaldiaren Egunkaria
Hemen zaude: Lehen orrialdea › 57. Edizioa 2009 › Zinemaldiaren EgunkariaViernes, 18 de Septiembre de 2009

Artxiboa
57. Edizioa 2009
18-26 Iraila
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Videoak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Zinemaldiaren Egunkaria • 2009/09/18

 ZINEMIRA-Euskal Zinemaren Panorama 
Euskal zinema egunero izango da ikusgai Zinemaldian

Euskal zinemari “presentzia bermatu” eta “beste zinemagintzen garrantzia emateko” sortu da Zinemira Euskal Zinemaren Panorama saila, Mikel Olaciregi Donostiako Zinemaldiko zuzendariaren hitzetan.

Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama izango da gehienbat euskaldunek ekoitziriko edo euskaldunek eginiko zinemari Donostiako Zinemaldian presentzia handiagoa emango dion atal berriaren izena. Orain arte Euskal Zinemaren Egunak hitzordu zehatz bat eskaintzen zuen eta film bakoitzaren pase bakarra egiten zen. Hemendik aurrera, zabaldu egingo da eta Zinemaldiaren beste sail bat gehiago izango da, urteko uztaren emaitza nabarmenen artean aukeraturiko filmak bilduko dituena.

Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatu dute, EiTBren babesletzarekin eta Ibaia eta APVekoizpen etxeen elkarteen laguntzarekin. Saila Zinemaldiaren programazio orokorraren barruan bilduko da eta edizio osoan zehar eskainiko da. Estreinatuko diren sei filmak hiru aldiz emango dira, eta dagoeneko zinema komertzialetan estreinatu direnak bitan.

Gainera, Zinemiraren programazioak Kimuak 2009ko katalogo berriaren lehenengo proiekzioa ere izango du, urteko euskal film labur onenen aukeraketa biltzen duena. Kimuak Eusko Jaurlaritzaren programa da eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen du. Haren helburua euskal film laburrak sustatzea eta munduan zabaltzea da. Proiekzio hori profesionalentzat baino ez da izango.

Gala eta sari-ematea
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailaren programazioaren barruan sartzen da Victoria Eugenia antzokian ospatuko den Euskal Zinemaren gala. Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko Hodeiak Margotzeko Makina izango da galan estreinatuko den lana.

Imanol Uribe zuzendariak Zinemira Saria jasoko du hilaren 23an Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren galan. Sari horrek, euskal zineman garrantzia izan duten artisten ibilbidea nabarmentzen du.

Imanol Uribe euskal zinemak 70eko hamarkadaren amaieran izan zuen gorakada garaian ezagutu genuen zuzendari garrantzitsuenetako bat da. Zuzendari lanez gain, gidoilari eta ekoizle gisa ere aritua da. Burgosko Prozesua (1979) lanarekin, jada, Gaztelaniazko film onenaren Kantauriko Bitxia saria jaso zuen Zinemaldian. Garaiko egoera politikoarekin loturiko Segoviako Ihesa (1981) eta Mikelen Heriotza lanen ondoren beste genero batzuk landu ditu eta Espainiako zinema garaikidearen izenburu nabarmenenetako batzuk eskaini dizkigu: Adiós Pequeña (1986), El Rey Pasmado (1991), Urrezko Maskorra irabazi zuten Días Contados (1994) eta Bwana (1996), besteak beste.

S. B.

 


Hodeiak Margotzeko Makina-ren aktoreak



1. | 2009/09/18
Deskargatu (pdf)

2. | 2009/09/19
Deskargatu (pdf)

3. | 2009/09/20
Deskargatu (pdf)

4. | 2009/09/21
Deskargatu (pdf)

5. | 2009/09/22
Deskargatu (pdf)

6. | 2009/09/23
Deskargatu (pdf)

7. | 2009/09/24
Deskargatu (pdf)

8. | 2009/09/25
Deskargatu (pdf)

9. | 2009/09/26
Deskargatu (pdf)

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San SebastiŠn
Desarrollado por: Yo Miento Producciones