Euskara | Castellano | English
Web Gune Ofiziala
Donostia Kultura Donostia Zinemaldia
#63SSIFF - 18/26 Iraila 2015

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Sailak eta filmak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sailak eta filmak › Atzera begirako tematikoa - ITZAL DIGITALAK: AZKEN BELAUNALDIKO ZINEMA TXINATARRA
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Atzera begirako tematikoa - ITZAL DIGITALAK: AZKEN BELAUNALDIKO ZINEMA TXINATARRA
ITZAL DIGITALAK

«Itzal elektrikoak» (dian ying) esamoldeak kultura txinatarrean arte zinematografikoari egiten dio erreferentzia. Txinatarrei filmak liluratuta ikusteko aukera eman zieten lehen proiektagailuek erabiltzen zuten elektrizitate horrek, gaur egun, euskarri digitalei eman die leku eta, hortaz baliatuz, zinemagile belaunaldi berri bat bere herrialdean gertatzen ari diren aldaketen testigantzak ematen ari da. Azken urteotan, Txinako zinema independentea oso azkar garatu da, fotogrametatik byteetara egin den jauziari esker. Bitarteko digital horiei esker, zuzendariak ausartagoak dira, genero dokumentala eta fikzioa bateratzen dituzten formatuak bilatzen dituzte eta beraiek filmatutako irudiak aurretik filmatutakoekin nahastu eta testuinguru berri batean kokatzen saiatzen dira. Nostalgia kutsu edo protesta sozialetik haratago, atzera begirako honetan bildutako filmek Txinako errealitateari buruzko ikuspuntu berriak ezagutzen lagunduko digute, begirada eta erregistro anitzez jositako filmei esker.

Ziklo honen barnean, 2000 eta 2010 urteen bitartean euskarri digitalean filmatutako 18 film sartzen dira. Horiei esker, azken hamarkadan agertutako zinemagile txinatar interesgarrienen hainbat lan ezagutzera emateko aukera izango dugu.

Ziklo hau Donostiako San Telmo Museoarekin batera antolatu dugu, eta Kataluniako Filmotekaren laguntza jaso du.


ITZAL DIGITALAK: AZKEN BELAUNALDIKO ZINEMA TXINATARRA


Enter the Clowns, Cui Zi’en (2001)
Unknown Pleasures, Jia Zhangke (2002)
Fuck Cinema, Wu Wenguang (2005)
Crazy Stone, Ning Hao (2006)
The Other Half, Ying Liang And Peng Shan (2006)
Meishi Street, Ou Ning, co-producido por Cao Fei (2006)
Little Moth, Peng Tao (2007)
Jalainur, Zhao Ye (2008)
Perfect Life, Emily Tang (2008)
The Love of Mr. An, Yang Lina (2008)
1428, Du Haibin (2009)
Disorder, Huang Weikai (2009)
Oxhide II, Liu Jiayin (2009)
The Search, Pema Tseden (2009)
The Ditch, Wang Bing (2010)
The High Life, Zhao Dayong (2010)
Thomas Mao, Zhu Wen (2010)
Winter Vacation, Li Hongqi (2010)

 

Laburmetraiak

In Public, Jia Zhangke (2001)
Condolences, Ying Liang (2009)

 

 


Atzera begirako tematikoa

Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak", "Sukar izoztua", "Japonia Beltzean", "Kontrauhina: Fantziako zinema berriena" edo ".doc-Ez fikzioaren bide berriak" atzera begirakoa.


Berriak

 




Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones