Euskara | Castellano | English
Web Gune Ofiziala
Donostia Kultura Donostia Zinemaldia
#63SSIFF - 18/26 Iraila 2015

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Sailak eta filmak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sailak eta filmak › Atzera begirako tematikoa. Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin.
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
Atzera begirako tematikoa. Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin.
Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin.
0000 / 00 / 00

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioak, San Telmo Museoarekin batera, Eraikitzeko Bidean sailaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna antolatuko du azken urte hauetan zehar aurkeztu diren zenbait film berreskuratuko dituen zikloarekin.

Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Toulouseko Rencontres Cinémas d’Amérique Latine topaketen arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Horretarako, bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dira profesional talde baten aurrean, postprodukzio laguntzak jaso ahal izan ditzaten.

Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak ere irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan parte hartu dute. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perezcano, Jorge Durán, Ciro Guerra eta Sebastián Silva.

Zinema Eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin atzera begirakoak hamar urte hauetan zehar Donostiatik pasa diren film guztien artean titulu garrantzitsuenetako hemezortzi berreskuratu ditu. Hemezortzi film horiek Zinema Eraikitzen ekimenari esker amaitu ahal izan ziren, eta, ondoren, mundu osoko nazioarteko zinema-jaialdietan eman eta saritu dituzte.

Zinema Eraikitzen Donostia ekimena honako enpresa eta erakunde hauen laguntzari esker eginahal izan da:

Casa de América, Estudios EXA, Embajada de Francia en España, Instituto Cervantes, Kodak (División de Cine Profesional), La Luna Titra, Madrid Film, Madpix, Molinare, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, RF Sonido, Signis, Titra Film, Fnac España/Clubcultura, TechnicolorEntertainmentServicesSpain, Conaculta-Imcine, Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA), Ministério da Cultura do Brasil, Mediapro/Versátil Cinema, Interreg III A Francia-España, Gobierno Vasco-Dirección de Economía y Planificación, Bruesa, TVE, Programa Operativo de Cooperación Territorial España/Francia/Andorra (POCTEFA), Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Best Digital, Dolby Iberia, Nephilim producciones, Mediamundus, Cine Sin Fronteras (CSF), Vértigo Films, Imasblue, Daniel Goldstein, DeluxeSpain, Laserfilm Cine y Video, Film Tank, Tiburón Producciones, McCormick de México, IDN.

Zinema Eraikitzen Toulouse ekimena honako enpresa eta erakunde hauen laguntzari esker eginahal izan da:

Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ+, Cine Le Latina, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, Délégation Générale à la Langue Française et aux Langues de France (DGLFLF), École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Embajada de Francia, EP2C-Postproduction training programme, Europa Distribution, Festival de Cine de Guadalajara, FNAC France, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, La Trame, Mac Guff, Mediavision, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Radio France International (RFI), SACEM, Signis, Télérama, TitraTVS, Union Latine.


ZIKLOKO FILMAK


FUERA DE JUEGO (Ekuador, 2002), Víctor Arregui.
Juanek, izaera lotsatiak, amodio zapuztuak eta familiaren pobreziak markatuta, bidegabekeria bat egin beharko du bere ametsa betetzeko: herrialdea utzi eta Espainian bizi berri bat izaten saiatzea. Industriaren saria jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko 2. edizioan (Donostia, 2002), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuzen Donostia Zinemaldiaren 51. edizioan (2003).
 

EL CIELITO (Argentina, 2003), María Victoria Menis.
Félix bikote baten landetxe txikian hasiko da lanean. Bikotea Chango urtebeteko semearekin bizi da. Giro horretan, tentsio handia eragingo duen isileko familia-indarkeria hasiko da; aldi berean, indar bera duen pasioa jaioko da. Zinema Eraikitzen sailaren 4. edizioan parte hartu zuen (2003), eta Donostia Zinemaldiaren 52. edizioko Sail Ofizialean aurkeztu zen (2004). Azkeneko horretan, Arte, Futur Talent Signis eta CICAE sariak lortu zituen.
 

LA SOMBRA DEL CAMINANTE (Kolonbia, 2003), Ciro Guerra.
Mañek hanka bat galdu du, ezin du lanpostu bat lortu, ezin du errenta ordaindu, eta bizilagunek iseka egiten diote. Egun batean, silletero bat ezagutuko du; bizitza irabazteko bizkarren pertsonak garraiatzen dituen gizona. Industriaren saria eta Casa de América saria jaso zituen Zinema Eraikitzen sailaren 4. edizioan (2003), Donostia Zinemaldiko 52. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean (2004) eta Toulouseko zinema-jaialdian lehiatu zen. Azkeneko horretan, Publikoaren Saria irabazi zuen.
 

CINEMA, ASPIRINAS E URUBUS (Brasil, 2004), Marcelo Gomes.
40ko hamarkadan, gazte alemaniar bat Brasilgo ipar-ekialdeko basamortuetan barrena ibiliko da, mina arintzeko aspirinez eta bere kamioira hurbiltzen diren guztien fantasiak pizteko filmez josita. Zinema Eraikitzen sailaren 6. edizioan parte hartu zuen (Donostia, 2004), eta Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean, berriz, hurrengo urtean. Horizontes Latinos sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 53. edizioan (2005).
 

ILUMINADOS POR EL FUEGO (Argentina, 2004), Tristán Bauer.
Argentinako diktadura militarrak Malvina uharteen gaineko subiranotasuna berreskuratzeko bidali zituen tropen parte izan ziren bi gizonek elkarrekin topo egingo dute hogei urte geroago, eta gogora ekarriko dute bizitako odisea. Zinema Eraikitzen sailaren 6. edizioaren irabazlea izan zen (Donostia, 2004), 53. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen (2005) Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuelarik eta espainierazko atzerriko film onenaren Goya saria irabazi zuen (2006).
 

É PROIBIDO PROIBIR (Brasil, 2005), Jorge Durán.
León soziologia ikasleak eta Paulo medikuntza ikasleak gela berean egiten dute lo, eta lagun minak dira. Gazteek Rosalina gaixo terminala ezagutuko dute, eta harekin duten harreman estuaren bitartez hiriko indarkeriaren berri izango dute. Industriaren saria eta Signis saria jaso zituen Zinema Eraikitzen sailaren 8. edizioan (Donostia, 2005), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen Donostia Zinemaldiaren 54. edizioan (2006).
 

EL BAÑO DEL PAPA (Uruguai-Brasil-Frantzia, 2005), Enrique Fernández eta César Charlone.
Uruguaiko Melo herri kaskarreko bizilagunak nekez bizi dira hurbil duten Brasilekiko mugan egiten duten kontrabandotik. Aita santuak inguruak bisitatuko dituela iragartzen denean, haien ametsa etorriko diren milaka bisitarien kontura aberastea izango da. Zinema Eraikitzen sailaren 8. edizioan (Donostia, 2005) parte hartu ondoren, Zinema Eraikitzen sailaren 9. edizioko irabazlea izan zen (Toulouse, 2006), eta, ondoren, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 55. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2007).
 

EL VIOLÍN (Mexiko, 2005), Francisco Vargas.
Don Plutarcok, haren seme Genarok eta Lucio bilobak bizimodu bikoitza daramate. Batetik, herriko musikari umilak dira, eta bestetik, gobernu zapaltzailearen aurkako nekazarien gerrilla-mugimenduaren laguntzaile. Zinema Eraikitzen sailaren 7. edizioan film labur gisa aurkeztu zuten hasiera batean (Toulouse, 2005), eta 8. edizioan, berriz, film luze gisa (Donostia, 2005). Bertan, Casa de América, CICAE eta Signis sariak lortu zituen. Ondoren, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 54. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2006). Azken horretan, epaimahaiaren Aipamena lortu zuen.
 

UNA NOVIA ERRANTE (Argentina, 2006), Ana Katz.
Inés eta mutil-laguna oporretara doaz autobusez, baina, geldialdi batean, mutil-laguna desagertu egingo da. Inések bakarrik eman beharko ditu egun horiek, maite duen gizona berreskuratzen saiatzen den bitartean. Ana Katzek idatzi, zuzendu eta parte hartu duen bigarren film luzea da, eta Industriaren Saria jaso zuen Zinema Eraikitzen sailaren 10. edizioan (Donostia, 2006). Gainera, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen (2007) eta Horizontes Latinos saila inauguratu zuen Donostia Zinemaldiaren 55. edizioan.
 

GASOLINA (Guatemala, 2007), Julio Hernández Cordón.
Erdiko klaseko hiru nerabe, bizi diren urbanizazioko segurtasunari aurre egin, eta gasolina lapurtzen aritzen dira gauetan auto batean bueltaka ibiltzeko. Industriaren saria, CICAE eta Casa de América sariak irabazi zituen Zinema Eraikitzen sailaren 12. edizioan (Donostia, 2007), eta, hurrengo urtean, Locarnoko zinema-jaialdian parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 56. edizioko Horizontes Latinos sailean ere. Bertan, lehen saria lortu zuen.
 

UNA SEMANA SOLOS (Argentina, 2007), Celina Murga.
Haur eta nerabe talde bat etxean bakarrik geldituko da, gurasoak udako oporretara doazen bitartean. Errutina eten egingo da, etxeko garbitzailearen anaia txikia iristen denean. Celina Murgaren bigarren film luzeak Zinema Eraikitzen sailaren 12. edizioan parte hartu zuen (Donostia, 2007) eta Veneziako zinema-jaialdian parte hartzeko hautatu zuten 2008an.
 

LA NANA (Txile, 2008), Sebastián Silva
Raquel neskamea da, eta Santiagoko burges-familia batentzako lanean eman du bizitza erdia baino gehiago. Berarentzat, bere lan-arloa ukiezina da. Zinema Eraikitzen sailaren 14. edizioko sorpresa handienetako bat izan zen (Donostia, 2008). Ondoren, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan aurkeztu eta saritu dute, tartean, Sundancekoan, Habanakoan, Guadalajarakoan, Viña del Mar jaialdian eta Huelvakoan.
 

NORTEADO (Mexiko, 2008), Rigoberto Perezcano.
Andrés Oaxaca eskualdeko nekazaria da. Tijuanaraino joango da, Mexikoren eta AEBen arteko muga modu klandestinoan gurutzatzeko. Saiatu arren, ez du muga pasatzea lortuko. Hala ere, ez du amore emango. Industriaren saria, TVE Saria eta Casa de América sariak irabazi zituen Zinema Eraikitzen sailaren 14. edizioan (Donostia, 2008), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 57. edizioan (2009).
 

LA VIDA ÚTIL (Uruguai, 2009), Federico Veiroj
Jorgek Montevideoko zinematekan egin du lan bizitza osoan, baina erakundeak jarduerak bertan behera utzi behar dituenean, langabezian geldituko da, eta bizitza berri bati egin beharko dio aurre. Industriaren saria jaso zuen Zinema Eraikitzen sailaren 16. edizioan (Donostia, 2009) eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 58. edizioan (2010). Azkeneko horretan, epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Ondoren, sari asko irabazi ditu nazioarteko zenbait lehiaketatan.
 

LUCÍA (Txile, 2009), Niles Jamil Atallah.
Lucíak, fabrika bateko jostun gazteak, eta aita zaharrak, Txileko diktadurak irekitako zauriak sendatzeko borroka egiten duen belaunaldiari buruzko kontakizuna egingo dute. Zinema Eraikitzen sailaren 16. edizioan aurkeztu zen (Donostia, 2009) eta Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak lehiaketan parte hartu zuzen (2010), baita Bratislavako zinema-jaialdian eta Rotterdamekoan ere (2011).
 

ROMPECABEZAS (Argentina-Frantzia, 2009), Natalia Smirnoff.
María del Carmen erdiko klaseko familiako ama da. Egun batean, puzzleak egiteko aparteko gaitasuna duela ohartuko da; handik aurrera, mundu berri bat irekiko da beretzat. Casa de América saria jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko 16. edizioan (Donostia, 2009) eta Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, baita Guadalajarako zinema-jaialdian, BAFICIn eta Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2010).
 

ENTRE LA NOCHE Y EL DÍA (Mexiko, 2010), Bernardo Arellano.
Francisco autista da, eta bere anaia Brunorekin, koinata Silviarekin eta iloba Víctorrekin bizi da. Senide gisa baino, morroi gisa tratatuko dute. Silviak Franciscoz libratu nahi du, eta landara eramango du bizitzera; bertan, mundu berri bat aurkituko du Franciscok. Zinema Eraikitzen saileko 18. edizioaren irabazle izan zen (Donostia, 2010) eta Donostia Zinemaldiaren 59. edizioko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen (2011).
 

TODOS TUS MUERTOS (Kolonbia, 2010), Carlos Moreno.
Goiz batean, Salvadorrek gorpu pila bat aurkituko ditu lantzen dituen soroetan; baina hauteskunde garaia da herrian, eta agintariek ez dute ezer jakin nahi gai horri buruz. Zinema Eraikitzen sailaren 18. edizioan parte hartu ondoren (Donostia, 2010), Donostia Zinemaldiaren 59. edizioko Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Aurretik, zinema-jaialdi garrantzitsuetan parte hartu zuen, esaterako, Sundancen, Rotterdamen eta Cartagena de Indiasen.
 

Atzera begirako tematikoa

Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak", "Sukar izoztua", "Japonia Beltzean", "Kontrauhina: Fantziako zinema berriena",  ".doc-Ez fikzioaren bide berriak", "American Way of Death: 1990-2010eko Amerikako Zinema Beltza", edo  "Itzal Digitalak: Azkenb belaunaldiko zinema txinatarra" atzera begirakoa. 


Berriak

 




Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
tve Gas Natural Fenosa movistar
Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXA
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte
© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián
Desarrollado por: Yo Miento Producciones