Álex Santa Mónican (Kalifornia) bizi den mutil espainiarra da. Egun batean, Polaroid zahar bat aurkituko du. Neska batena da, eta erabat maiteminduko da berarekin. Neskaren bila abiatuko da, zein den, non egon daitekeen eta argazkia noiz egin zuen ez badaki ere… Bilaketak aspaldi hil zen eta biziki maite zuen aitonarengana hurbilduko du, bai eta bere arimako txokorik sekretuenetara ere.
Luiso Berdejo Donostian jaio zen, 1975ean. Arrakasta handiko zenbait film labur idatzi eta zuzendu ostean, 2007an Los Angelesera joan zen bizitzera, eta han, Kevin Costner protagonista duen lehenengo film luzea egin zuen, The New Daughter (2009). Zuzendaritza eta film luzeen gidoigintza uztartzen ditu. Berea da, besteak beste, [REC] frankizia arrakastatsuaren gidoia. Horretaz gain, honako hauen gidoiak idatzi ditu edo idazten lagundu du: Películas para no dormir: Cuento de navidad (2005), Paco Plazarena; Quarantine (2008), John Erick Dowdle zuzendariarena; Imago mortis (2009), Stefano Bessonirena; El cartel de los sapos (2011), Carlos Morenorena; Insensibles (2012), Juan Carlos Medinarena, eta Tres60 (2013), Alejandro Ezcurdia zuzendariarena. Violet bere bigarren film luzea da.
Eguna | Ordua | Aretoa | |
26 | 20:00 |
Principe, 7
J. B azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaia
|
![]() |
27 | 19:30 |
Antiguo Berri, 8
J. B azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaia
|
![]() |
27 | 22:00 |
Principal
J. B azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaia
Prentsa eta Akreditatuak bakarrik. Prentsa Lehentasuna.
|
|
28 | 16:15 |
Trueba, 1
J. B azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaia
|
![]() |
28 | 19:30 |
Principe, 10
J. B azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaia
Azken emanaldia
|
![]() |
LUISO BERDEJO (AEB-ESPAINIA)