Sariak

Sariak

Kartel irabazleen egileei:

64. DONOSTIA ZINEMALDIKO KARTEL LEHIAKETAKO (2016) irabazlearentzako edo irabazleentzako saria MILA EURO (1.000 €) garbikoa izango da sail bakoitzeko kartel bakoitzeko. Sariak taloi izendun edo banku-transferentzia bidez emango dira.


Bozketan parte hartzen duten herritarrei:

Sail bakoitzeko kartel irabazleari botoa eman dioten herritar guztien artean 5 sari banatuko dira (bat sail bakoitzeko). Sariok honakoak izango dira: Donostia Zinemaldirako 10 emanaldiko abonamendua eta 64. edizioko argitalpenen sorta.

Zozketa 2016eko maiatzaren 10ean egingo da prozedura informatiko bat erabiliz. Bozketetan zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzte parte-hartzaileek zozketan irabazle suertatzeko.

Kartel irabazleen egileek ezingo dute sariaren zozketan parte hartu irabazle suertatu diren sailetan.

Zozketaren irabazleak www.sansebastianfestival.com atarian lehiaketari eskainitako orri berezian ezagutaraziko dira 2016ko maiatzaren 10ean.



Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones