Lehiaketaren oinarriak
  • Helburua
  • Faseak
  • Kartelak
  • Materialak
  • Entregatzea
  • Irabazleen hautaketa
  • Behin betiko lana
  • Sariak
  • Araudia

Lehiaketaren helburua

Donostia Zinemaldiak VI. online kartel-lehiaketa deitu du jaialdiaren 65. edizioan bere bost sail nagusien irudiak izango direnak aukeratzeko: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Culinary Zinema.

Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetza sustatzea da, baita jaialdiaren hedapena bultzatzea ere. Lehiaketa irekita dago proposamenak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztientzat, adierazitako sailetako irudiak egin ditzaten, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute.

Ostean, epaimahai batek irabazlea eta, gehienez, lau finalista hautatuko ditu kategoria bakoitzean, eta irabazle suertatzen diren lanen aldeko botoa eman dutenen artean sariak zozketatuko dira.

Lehiaketako faseen laburpen kronologikoa:

  • Izena ematea eta proposamenak aurkeztea: urtarrilaren 13tik (13h GMT+1) otsailaren 20era (13h GMT+1).
  • Herritarren bozketa: otsailaren 22tik (13h GMT+1) martxoaren 8era (13h GMT+1).
  • Finalisten iragarpena: martxoak 10
  • Epaimahaiaren deliberazioa eta irabazle(ar)en jakinarazpena: martxoak 14
  • Kartel irabazleen jakinarazpen publikoa: maiatzak 12
  • Botoa eman dutenen arteko sari zozketa: maiatzak 16

Kartelak

Kartelek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ez dute beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan behar.

Kartelean agertzen diren irudi eta elementuen eskubideen jabetza kartelaren egilearenak izan behar dute eta bestela erabilera libreko errekurtsoak izan behar dute.

Egileak izango dira oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzearen arduradun.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, sail guztietarako kartel proposamenak bidal daitezke, baina baita nahi diren sailetarako proposamenak bakarrik ere. Era berean, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dira sail bakoitzeko.

Honako hauek dira sailak:

  • Zuzendari Berriak. Zuzendariek beren lehenengo edo bigarren lanarekin parte hartzen duten nazioarteko lehiaketa. Guztiak ere argitaratu gabeko munduko ekoizpen zinematografiko berrienaren isla.
  • Horizontes Latinos. Espainiako zinema-aretoetan estreinatu ez diren Latinoamerikako urteko film luze interesgarrienen lehiaketa.
  • Zabaltegi-Tabakalera. Urteko zinema-proposamen anitzenei, harrigarrienei eta erakargarrienei zabaldutako saila. Atal honetan ez dago arau formalik ezta gai-mugarik ere.
  • Perlak. Urteko film nabarmenenak biltzen ditu, publikoak gehien ikusi nahi dituenak. Hemen bildutako filmetako askok kritikaren aintzatespena eta nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetako sariak irabazi dituzte.
  • Culinary Zinema. Zinema eta Gastronomia lotzen dituen saila. Gastronomiarekin zerikusia duten zinema-proposamenak biltzen ditu eta afari tematikoz osatuko dira.

Materialak: Inskripzioak eta logotipoak

Kartel guztiek logotipoak eta inskripzioak izan beharko dituzte. Jarraian zehaztuko dugu kategoria bakoitzak behar dituenak. Logotipoak eta inskripzioak argi eta garbi ikusteko moduan jarriko dira. Kartelen batek ez baditu dagozkion logotipoak edo inskripzioak, lehiaketatik kanpo geratu ahalko da, antolatzaileek hala erabakiz gero.

Jarraian zehazten diren logotipoak web gune honetan deskarga ditzakezu.

Kartelek honako inskripzio eta logotipoak izan beharko dituzte derrigor:

(Garrantzitsua: Hiru hizkuntzatan dauden testu guztiek ordena hau jarraitu beharko dute: euskara, gaztelania eta ingelesa).

descargar

ZUZENDARI BERRIAK

Inskripzioak:

Zuzendari Berriak
Nuev@s Director@s
New Directors
22/30 Iraila – Septiembre 2017
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
sansebastianfestival.com

Logoak*:

  • 65. Zinemaldia
  • Kutxabank
descargar

HORIZONTES LATINOS

Inskripzioak:

Horizontes Latinos
22/30 Iraila – Septiembre 2017
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
sansebastianfestival.com

Logoak:

  • 65. Zinemaldia
descargar

ZABALTEGI-TABAKALERA

Inskripzioak:

Zabaltegi-Tabakalera
22/30 Iraila – Septiembre 2017
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
sansebastianfestival.com

Logoak:

  • 65. Zinemaldia
descargar

PERLAK

Inskripzioak:

Perlak
Perlas
Pearls
22/30 Iraila – Septiembre 2017
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
sansebastianfestival.com

Logoak:

  • 65. Zinemaldia
descargar

CULINARY ZINEMA

Inskripzioak:

Culinary Zinema
23/29 Iraila – Septiembre 2017
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
sansebastianfestival.com

Logoak*:

  • 65. Zinemaldia Culinary 65
  • Basque Culinary Center
  • Nespresso

*Kutxabank, Basque Culinary Center eta Nespresso erakundeen logoen tamaina ezin da Zinemaldiko logoa baino handiagoa izan.

Lanak entregatzea

Kartelak 2017ko urtarrilaren 13tik (13:00h GMT +1) 2017ko otsailaren 20ra (13:00h GMT +1) bidali ahal izango dira lehiaketarentzako prestaturiko webgunean: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa.

Aurkezturiko proposamen guztiak Zinemaldiak onartu beharko ditu. Proposamenak onartzeko fasean egileek mezu elektroniko bat jasoko dute beren kartelak onartu dituzten ala ez jakin dezaten.

Zinemaldiak eskubidea du iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak atzera botatzeko. Aurrekoa gertatuz gero, Zinemaldiak erabakiko du egileari proposamena atzera botatzeko arrazoia esan ala ez esan, eta, halaber, konpontzeko modukoak diren akatsak konpontzeko aukera eman ahalko dio. Fase hori amaitutakoan, aurkeztutako kartelak berehala argitaratuko dira.

Donostia Zinemaldiak originaltasunari erreparatuko dio bereziki; horregatik, zinemaren munduko ohiko elementuak saihestea gomendatzen du, besteak beste, klaketak, zeluloidea, bobinak, eta abar. Tokiko ikonografia ere ez erabiltzea gomendatzen du.

Parte-hartzaileek inprimaki bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, telefono zenbakia eta kartelaren titulua jarri beharko dituzte. Kartelak JPG formatuan aurkeztu behar dira, 1361x1927 pixeleko gutxieneko eta 2825x4000 pixeleko gehienezko tamainan eta formatu bertikalean. Ezingo du 8 Mb baino pisu handiagoa izan.

Kartelak izenburua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, proposamena bozkatzeko fasean sartzen denean hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da kartelaren izen-emate fasean.

Egilearen datuak jasotzen dituen inprimakiak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina (bai pixeletan bai proportzioetan) errespetatzen ez duten kartelak zuzenean baztertuko dira.

Kartel irabazleak hautatzea

Kartel irabazleak aukeratzeko sail bakoitzean sansebastianfestival.com/kartellehiaketa gunean herritarren aldetik boto gehien jaso duten 10 proposamenak hautatuko dira lehenengo.

Herritarrek sail bakoitzeko 10 kartel gustukoenak aukeratzeko bozketa 2017ko otsailaren 22an (13:00h GMT +1) hasiko da eta 2017ko martxoaren 8an (13:00h GMT +1) amaituko.

Botoa emateko epea amaitu ostean, Zinemaldiak sail bakoitzeko 10 kartel hautatu ahalko ditu, gehienez, guztira eta sail bakoitzeko 20 finalista izatera iristeko. Finalista horien izena 2017ko martxoaren 10ean jakinaraziko da.

Zinemaldiak proposamenen originaltasunari erreparatuko dio bereziki, baita diseinuari, konposizioari eta sortzen duten begi-inpaktuari ere.

Epaimahai batek aukeratuko ditu 2017ko 65. Donostia Zinemaldiko kartel-lehiaketaren irabazleak sail bakoitzeko balizko 20 finalisten artean, 2017ko martxoaren 14an.

Lehiaketa irabazlerik gabe geratu daiteke edozein sailetan zein, sail guztietan.

Zinemaldiak aukera izango du kartelen bat aurkeztu ez den beste sail baterako hautatzeko.

Epaimahaia

Epaimahaia bost kidek osatuko dute; horietatik bi Zinemaldiaren Zuzendaritza Batzordekoak izango dira, eta beste hirurak Zuzendaritza Batzordeak izendatuko ditu (baina Zinemalditik kanpokoak izango dira).

Epaimahaia ondoko hauek osatu dute: Jorge Elósegui (Diseinatzaile grafikoa, Estudio Primo), Lur Olaizola (Tabakalerako Ikusentzunezko Programaren Koordinatzailea), Miren Arzalluz (Etxepare Euskal Institutuko Zuzendari Orokorra), Ruth Pérez de Anucita (Donostia Zinemaldiako Komunikazio Arduraduna) eta José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiako Zuzendaria).

Irabazleen berri ematea

Irabazlearen edo irabazleen izena Zinemaldiak maiatzaren 12erako deituriko prentsaurrekoan jakinaraziko da jendaurrean. Egun horretan bertan, informazio hori guztia Zinemaldiaren webgunean argitaratuko da, baita lehiaketaren orrian ere.

Herritarrek on line bozkatzeko sistema

Lehiaketan botoa eman ahal izateko, www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa helbidean izena eman beharko da, honako datuok eskatuko dituen formularioa beteta: helbide elektronikoa, izen-abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia.

Kontua aktibatzeko, erabiltzaileak izena ematean eskatutako helbide elektronikoa balioztatu beharko du, jasoko duen berrespen mezuaren bidez.

Bozketa guztiak on line egingo dira, horretarako espresuki sortutako helbidearen bitartez.
Erabiltzaile bakoitzak boto bakarra eman ahalko du eguneko sail bakoitzean.

Zinemaldiak iruzurra egin duen susmoa eragiten dion edozein erabiltzaile kanporatu ahalko du; era berean, haren kontua itxi eta eman zituen botoak baliogabetuko ditu.

Azkenean, irabazle suertatzen diren kartelen aldeko botoa eman dutenen artean sariak zozketatuko dira. Zenbat eta gehiagotan bozkatu, orduan eta aukera gehiago zozketan saria irabazteko (ikus Sarien atala).

Kartel finalistak

Bost kartel irabazleez gain, epaimahaiak egokitzat joz gero, beste lau proposamen finalista aukeratu ahalko ditu, gehienez ere, sail bakoitzeko. Kartel horien egileei Donostia Zinemaldiaren 65. edizioan erabiltzeko 10 film-emanalditarako abonamendua emango die, eta haien proposamenak finalista gisa argitaratuko ditu Zinemaldiaren webgunean.

Saritu gabeko kartelak

Donostia Zinemaldiak artxibatu egingo ditu aurkeztu eta saritu gabeko kartel guztiak, lehiaketaren irabazlea erabaki eta hurrengo egunean bertan hasita.

Lehiaketa irabazten duten kartelak nola entregatu:

Irabazleak edo irabazleek kartelak, eta, beharrezkoa denean, dagozkion egokitzapenak, euskarri digitalean entregatu behar dituzte. Kartel irabazleek diseinu grafiko bektorialeko programa profesional baten bertsio eguneratu batean eginda egon behar dute, betiere aldez aurretik azaldu ditugun bertsio eta egokitzapenak egiteko aukera emango duten kalitate eta bereizmen ezaugarriak betez.

Kartelak honako hiru tamainetara egokituta aurkeztu behar dira: 48x68, 68x98 eta 115x160 cm. Horrez gain, kartel bakoitzaren bi artxibo aurkeztu behar dira, bat trazatuta eta bestea ez.

Era berean, erabilitako letra tipo guztiak erantsi behar dira. Beharrezkoa balitz, digitalizatutako irudien jatorrizko irudiak ere erantsi beharko dira bereizmen altuko TIFF-CMYK formatuan (300 dpi tamaina errealean eta 100 dpi gigantografien kasuan). Irudiok erabiltzeko inolako mugarik ez dagoela ziurtatzen duten agiriak ere aurkeztu beharko dira.

GARRANTZITSUA: Diseinuan egilearena ez den irudiren bat erabiliz gero, irudi horren eskubideak erosi eta ordaindu direla, edo erabilera libreko errekurtsoak direla frogatu beharko da. Frogatu ezean, Zinemaldiak automatikoki baztertuko du kartela.

Zinemaldiak kartel irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, kartelok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.

Sariak

Kartel irabazleen egileei:

65. DONOSTIA ZINEMALDIKO KARTEL LEHIAKETAKO (2017) irabazlearentzako edo irabazleentzako saria MILA EURO (1.000 €) garbikoa izango da sail bakoitzeko kartel bakoitzeko. Sariak taloi izendun edo banku-transferentzia bidez emango dira.

Bozketan parte hartzen duten herritarrei:

Sail bakoitzeko kartel irabazleari botoa eman dioten herritar guztien artean 5 sari banatuko dira (bat sail bakoitzeko). Sariok honakoak izango dira: Donostia Zinemaldirako 10 emanaldiko abonamendua eta 65. edizioko argitalpenen sorta.

Zozketa 2017ko maiatzaren 10ean egingo da prozedura informatiko bat erabiliz. Bozketetan zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzte parte-hartzaileek zozketan irabazle suertatzeko.

Kartel irabazleen egileek ezingo dute sariaren zozketan parte hartu irabazle suertatu diren sailetan.

Zozketaren irabazleak www.sansebastianfestival.com atarian lehiaketari eskainitako orri berezian ezagutaraziko dira 2017ko maiatzaren 16an.

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ONESPENA ETA DATUON BABESA.

Lehiaketan parte hartzen dutenek beren datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko xedapenen arabera erabiltzeko baimena ematen dute, betiere honako promozio honetako helburuak bete eta Donostia Zinemaldiko albiste, berrikuntza eta informazioak komunikatzeko asmoz.

Horrenbestez, emandako datu pertsonalak Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira aurreko paragrafoan deskribatutako helburuetarako. Datuok emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da lehiaketan parte hartzea. Parte-hartzaileak datuen sarbide, aurkaritza, zuzenketa edo baliogabetze eskubideak gauzatu ahal izango ditu, honako helbide honetara idatziz jota: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SA, Victoria Eugenia antzokia, Okendo plaza 1, 20004 Donostia. Idatzian honako erreferentzia hau jarri beharko du: «DONOSTIA ZINEMALDIAREN KARTEL LEHIAKETA».

Lehiaketa amaitutakoan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAk parte-hartzaileek emandako datuok gordeko ditu, Donostia Zinemaldiko informazio orokorra komunikatzeko askoz. Horrenbestez, Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, parte-hartzaileek komunikazio horiek jasotzeko baimena ematen diote Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAri. Hartzaileek edozein unetan izango dute komunikazioak jasotzeko emandako baimena bertan behera uzteko aukera; horretarako, nahikoa izango da beraien nahia bidaltzaileari jakinaraztea Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAri zuzenduz aldez aurretik aipatu dugun helbidearen bitartez.

Lehiaketak behar bezala funtziona dezan, ezinbestekoa da emandako datuak egiazkoak eta osoak izatea; era berean, parte-hartzaileen laguntzari esker uneoro eguneratuta eduki behar dira. Emandako datu pertsonalak faltsuak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak izanez gero, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SA kasu zehatz horietan izan litezkeen betekizunetatik liberatuta geratuko litzateke, baita lehiaketa behar bezala amaitu ahal ez izateak sortutako balizko edozer ondoriotatik ere; beharrezkotzat joz gero, lehiaketaren onuradunik ez izatea erabakitzeko aukera ere izango luke.

Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAri.

ARAUDI FISKALA

Saria jasotzeko, egun indarrean den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamendua aplikatuko da (martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuak onartua), baita harekin bat datozen gainerako xedapenak ere. Sariaren PFEZ atxikipena Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAk egingo du, eta Zinemaldiak berak ordainduko dio Ogasunari 439/2007 Errege Dekretuak onarturiko pertsona fisikoen errentaren gaineko erregelamenduan ezarritako baldintzetan.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAk prestatuko ditu beharrezko ziurtagiriak eta posta ziurtatu bidez helaraziko dizkio saridunari.

Jokoetan, lehiaketetan, zozketetan edota ausazko konbinazioetan parte-hartzearen ondorioz irabazitako sariak ondare transmisioek eragin ez dituzten ondare-irabazitzat hartzen dira, eta, hortaz, zerga-oinarriaren alderdi orokorrean sartzen dira, bai eta eskalan ordaindu ere.

Ezingo zaizkio Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, SAri erreklamatu ondare-irabazi horren zergak ordaintzearen ondoriozko zenbatekoak, sariaren zenbatekoaren eta zerga-oinarri orokorrean sartutako gainerako errenten zenbatekoaren araberakoak izango baitira (lana, jarduera ekonomikoak, egotzitako zergak, eta abar).

JABETZA INTELEKTUALA

  1. Lehiaketaren xede diren nortasun korporatiboko kartelen eta gainerako piezen industria jabetzaren eta jabetza intelektualaren eskubide guztiak Zinemaldiaren Sozietateari dagozkio. Zinemaldiaren Sozietateak elementu horiek esklusiboki erabiltzeak ez du esan nahi esleipendunari edo hirugarren pertsona bati jabetza horien gaineko eskubiderik ematen zaionik, eskubide horiek lagatzea kontratuaren baldintzetako bat baita.
  2. Kontratuaren xede diren elementuak Sozietateak esklusiboki erabili ahalko ditu, eta horiek sortzen edo diseinatzen parte hartu duen esleipendunak edo hirugarren pertsonek ezingo diete beste bezero batzuei aplikatu. Aipatutakoa lan harremanaren bitartez esleipendunari lotutako langileei ere aplikatuko zaie, baita esleipendunari zerbitzua emateari uzten diotenean ere.
  3. Kartelen eta horien egokitzapenen jabetza intelektualeko eskubideak modu mugagabean lagako dira. Gainerako piezen jabetza intelektualeko eskubideen lagapenak bost urte iraungo du, erabili ziren Zinemaldiaren edizioa bukatzen den egunetik zenbatzen hasita; karteletako irudiak agertzen diren piezak salbuespenak izango dira, eta horien kasuan lagapena mugagabea izango da.
    Horrek ez du alde batera utziko esleipendunak bere komunikazio edo publizitate elementuetan (bookak, liburuxkak, eta abar) kartelen diseinua jartzeko aukera, horretarako neurri egokiekin.
  4. Kontratutik eratorritako harreman juridikoak esklusiboki Zinemaldiaren Sozietatearen eta esleipendunaren zein kontratistaren artekoak izango dira. Sozietatea ez da kontratu bidez esleipenduna ez den beste pertsona batzuei lotuta egongo.
  5. Ulertutzat jotzen denez, esleipendunarekin lan-harremana duten langileek egindako diseinuen jabetza intelektualaren titulartasuna Zinemaldiko Sozietateari lagako zaio. Nolanahi ere, esleipendunak berarekin lan harremanak dituzten langileei jakinarazi beharko die. Komunikazio falta esklusiboki esleipendunari egotzi ahalko zaio, eta horrek ez du arriskuan jarriko jabetza intelektualeko eskubideak esklusiboki Zinemaldiko Sozietateari ematea.

ADINGABEAK

Parte-hartzaileren bat adingabea balitz, gurasoetako batek ordezkatu beharko du, horretarako gurasoa dela frogatuta. Horretaz gain, lehiaketaren oinarriak eta, irabazle
suertatuz gero, saria emateko baldintzak ere onartu beharko ditu.

Aurrekoa frogatzeko Zinemaldiaren egoitzara joan ahalko da, NANarekin eta Familia Liburuarekin, eta, ezin bada bertaratu, aurrekoak egiaztatzen dituen notarioaren-akta
bidali beharko dio Zinemaldiari.

AZKENA

  1. Lehiaketaren oinarrietan agertzen den klausularen batetan lege hauste bat gertatzen bada, Zinemaldiak hala erabakita, adjudikaziodunari kalte-galerak eska diezaizkioke.
  2. Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones