"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joey, Starretdarren semeak, zaldun kanpotar bat iristen dakusa; perla tartekatuz estaliriko errebolber zoragarria darama. Joe, mutikoaren aitak, arrantxuan geratzea gonbidatzen du eta sekulako adiskidetza sortuko da bion artean. Egoera ez da batere lasaigarria ordea. Alde batetik, alboko arrantxuko jabeak lautadako lurralde guztiaz nagusitu nahian dabil, bestetik, Joek , Maria eta joeren arteko harremana estutzen ari dela susmatzen du.