Sidney Lumet
Hilketa baten ondorengo epaiketan, akusatua erruduna den erabakitzeko elkartuko da epaimahaia. Epaimahaikideetako batek beste hamaika kideak konbentzitu egin beharko ditu, ez dela epaian inolako aurreiritzirik izango, ez eta aitzakiarik eta epaia inolako zalantzarik gabe eman beharrekoa dela adieraziko du. Horien guztien menpe dago gizon akusatuaren bizitza.>
John Frankenheimer
Clinton Willart, Berry-Berry anaia ikustera joango da autobusez, itsasontzi bat erosteko behar dituen 200 dolarrak emateko. Dena dela, emakume bati tratu txarra emateagatik gartzelan dagoela ikusirik, hura gartzelatik ateratzeko fidantza modura erabiliko du diru hori. Komisaldegia utzi ondoren, Berry-Berry Mandel andrearen yatean geldituko da. Anaia, berriz, gurasoen etxera, Clevelandera itzuliko da.>
Ralph Nelson
Julie Andrews gazteak My fair lady-rekin Broadwayn arrakasta lortzen zuen garaian, "Errauskina" ipuin famatuaren bertsio hau errodatu zuen telebistarako. Musikal ederra, oso modu dibertigarrian girotua eta aktore bikainekin. Sorpresa bat izan zen eta nolabaiteko desafioa ere bai, ekoizpen mota honetan oso eskasak baitira musikalak. >
Stuart Rosenberg
Protagonistak aparkalekuko zenbait kontadore hondatu ditu; hori dela eta, bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote. Kartzelan errespetua eta begirunea sorrarazi du lagunen artean, hauek askatasunaren sinbolotzat dute. Ez da gauza gizartearen beraren arauetara makurtzeko; zaintzaileak eta lan-eremuko alanbrada ez dira nahikoa oztopo bere askatasun nahia deusezteko.>
John Frankenheimer
Blake Edwardsen pelikula ospetsua J.P. Millerrek hasiera batean telebistarako idatzi eta John Frankenheimerrek zuzendu zuen lan honen bertsio bat da. Flashbacketan egituratuta, Cliff Robertson protagonistak kontatzen du, alkoholiko ohien bilera batean alkoholak bere bikote-harremana nola hautsi zuen deskribatuz. >
Martin Ritt
Axel Norman, iraganari ihes egin nahian dabilela, portuko zamaketari lanetan hasiko da. Han Tommy Tyler afroamerikarra ezagutuko du. Honekin adiskide egin eta honek haren bizitza gainditzen lagunduko dio. Kapatazak, ordea, Axelen sekretu guztien berri izango du eta honi txantajea egiten saiatuko da. Martin Ritt-en lehenengo luzemetraia.>
George Roy Hill
Irudi dokumentalen bidez, akzio guztia ia uzten ez den epaiketaren aretoan gertatzen da. Film ausart honetan, Kramerren pelikulan ez bezala, gehiago azpimarratzen da arrisku komunista naziek iraganean izan zutena baino. Bitxikeria bat: programa gas-konpainia batek babesten zuenez, ez da behin ere aipatzen sarraski-zelaietako gasa. >
Robert Mulligan
Rocky Papasano lan bila dabilen musikaria da. Froga bat egiten diharduela, Angie Rossini gerturatu zaio. Jaiotzez italiarra den emakume honek haurdun dagoela adieraziko dio, eta bera dela sabelean daraman umearen aita. Neskak zentru batean abortatu dezan beharrezkoa duten diru bila hasiko dira berehala. Hala ere, ia elkar ezagutzen ez bazuten ere, bien arteko maitasuna sortzen hasiko da. >
Delbert Mann
Marty Pilleti 34 urteko harakin mozkotea ezkongai dago, nahiz eta familiakide eta lagunen nahia hori izan ez. Gau batean, dantzaldi batean dagoela Clara Snyder, kimika-irakaslea ezagutuko du. Haien arteko harremana sendotu egingo da. Gero eta gusturago egongo da Marty. Horrek ezkontzeko asmoa piztuko dio. >
Delbert Mann
Ez da harritzekoa Delbert Mannek zinean hasteko titulu hau aukeratu izana. Paddy Chayefskyk telebistarako idatzi zuen bertsio honek izugarrizko arrakasta izan zuen eta gaur egun seguro aski zinemarako egokitzapena baino hobea dela esan liteke. Ez dago dudarik protagonistak, Rod Steigerrek, egin zuen aparteko lanaz, ongi neurtutako emozioaz beterik. >
Delbert Mann
Paddy Chayefskyk idatzitako melodrama honetan, Delbert Mannek, Marty-n hain emaitza onak lortu zituen gaiari helduko dio berriz ere, bakardadeari. Oraingoan, banandurik dagoen neska baten kasua aurkezten zaigu. Bera baino askoz zaharragoa den gizon alargun batek zuzentzen duen janzki enpresan egiten du lan. Bien artean sortu den harremanak elkarrekin hasiko duten bizitza berri bati bide emango dio.>
John Frankenheimer
"Old Man"-en (hau da, Mississippi ibaian) izandako uholde bati esker, ihes egin nahi duen preso bat eta bere burua uretatik salbatu nahi duen emakume bat topatu dira. Efektu harrigarriak lortu ziren estudioan eta ekoizpenak garaiko arrakasta handienetakoa izan zen kritikarien iritziz. >
Fielder Cook
Entrepresa handi batera zuzendari berri bat iritsi da; honek agerian utzi ditu buruzagiaren nagusikeria eta menpekoak zapaltzen dituela. Enpresako zuzendarien artean tirabira sortu da, eta egoera honek aurrez aurre jarri ditu Fielder Cook-en lehen filme honetako bi protagonistak.>
Fielder Cook
Rod Serling emankorra da lan honen egilea ere, Fielder Cookek telebistarako zuzendu zuena, ondoren zinerako bertsiorako aukeratuko zituen protagonista berberekin. Goi finantzen munduan girotutako melodrama hau Robert Wisek La torre de los ambiciosos tituluaz zuzendu zuen bertsio bikaina baino askoz hobea da, kritikari gehienek diotenez. >
Ralph Nelson
Ralph Nelson-ek filme honetan, "Mountain Rivera" boxeolariaren historia dela medio, boxeoaren esparrua ezagutaraziko digu. Cassius Clay-ren aurka boxeo-borrokaldi garrantzitsua galdu ondoren erretiratzeko erabakia hartu zuen. Berriro ohiko bizitzara egokitzeko dituen zailtasunak azalduko dizkigu zuzendariak, bai lan munduan txertatzeko dituen arazoak, baita harremanetarako dituenak ere. >
Ralph Nelson
Rod Serlingek espreski telebistarako idatzi zuen lan honen egokitzapenarekin hasi zen zinean Ralph Nelson. Bertsio hau garai hartan zuzenean egindako eredu ezinhobea da eta Jack Palanceren aparteko parte hartzea du, harekin batera Keenan Wynn eta honen aita, Ed Wynn, daudelarik. Ezbairik gabeko maisulana. >
Ralph Nelson
Komedia-ukituak dituen drama belikoa edo gerrari buruzko filma dirudien komedia? Bi definizioek balio dute Blake Edwardsek idatzi eta Steve McQueenek eta Jackie Gleasonek protagonizatutako film honetarako. Armadako bi lagunek plan desberdinak dituzte etorkizunerako. Gleasonek militarrekin segitu nahi du, baina McQueenek negozioetan bere bazkidea izatea nahi du. >
Franklin J. Schaffner
Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko egingo den konbentzioaren atarian dago alderdi kontserbadorea. Hautagaia izendatzeko entzuten diren izenen artean bik dute aukerarik gehien: William Russell estatu-idazkariak eta Joe Cantwell senadoreak. Alderdikideen artean laguntzak eskatzeko orduan Joek azpijokua erabiliko du aurkariaren kontra.>
John Frankenheimer
Mickey Rooneyk gorpuztu zuen pelikula honen protagonista, inguratzen duten guztiei, zuzendariari, managerrari eta talde guztiari gauzak konplikatu baizik egiten ez dizkien aktore megalomano bat. Paperak berarentzat propio idatzita zirudien. 1957an estrenatua, kritikak gehien txalotu zituen tituluetako bat izan zen. >
Robert Mulligan
Joseph Gordoni emakume baten hilketa leporatu diote. Defentsako abokatuak errudun dela uste du, baina libre atera dadin ahaleginduko da. Antzerkiarekin lotutako lan honek giroak eta pertsonaiak aztertzen ditu, generoan ohikoak diren aldaketa dramatikoetan zentratu beharrean. >
Franklin J. Schaffner
Scott Fitzgeralden eleberri ezagunaren bertsio bikaina, dekoratuen erabilera eta filmaketa, eta ia ezinezkoak diruditen traveling-ak azpimarratu behar direlarik. Gatsby eta Daisyren arteko amodiozko istorio klasikoak izugarrizko tentsio sexuala lortzen du Robert Ryanek eta Jane Crainek egindako eszenetan. Garai hartan egin ziren lanen artean onenetakoa. >
Sidney Lumet
Mary McCarthyren eleberrian oinarriturik, Sidney Lumet-ek 1933. urtean elkarrekin graduatu ziren zortzi emakumeri buruzko kontakizuna helaraziko digu. Urteen joanean emakumeak haien artean nola elkartzen diren azaltzen digu, euren amodioak, sekretoak, arazoak eta hitz batean laburturik, euren bizipenak kontatuz, garai hartako emakume iparramerikarraren ezaugarriak azaltzeko asmoz. >
Sidney Lumet
Eugene O'Neillen lanaren telebistarako egokitzapen hau New Yorkeko taberna baten barnean kokatzen da 1912an. Jason Robards Jr. da protagonista bikaina eta errepartoan Robert Redford gazte bat azaltzen da bere lehenengo lanetako batean. Sidney Lumetek uste du hauxe dela bere karrera luzean egin duen egokitzapen onena. >
Arthur Penn
Billy the Kid-en leiendara hurbiltzen zen Gore Vidalen lana erabili zuen Pennek eta begi urdin sakonak zituen gazte bati eskaini zion pertsonaia, Paul Newmani hain zuzen ere. Bere bizitzan lehenengo aldiz, Billy gazteak Tunstall rantxeroak ongi zaintzen duela sentituko du. Azken hau hiltzen dutenean, Billyk mendekua hartu nahi izanen du eta Far Westeko hiltzaile bilatuena izanen da Pat Garret bere adiskideak akabatzen duen arte. >
Martin Ritt
Ben Quick-i aletegi bat erretzea leporatu diote eta bizitza aldatzea erabaki du. Laister aurkitu du lana Will Varner-en lursailean; hau hegoaldeko lur-jabe aberatsa da eta bere familiak ez dio negozioetan laguntzen. Ben-en gaitasunak liluratu egin du jabea eta gero eta ardura gehiago eman dizkio, baina semeari ez zaio jokabide hau gustatu.>
Arthur Penn
Helen Kellerren gurasoek, neskatila itsu eta gorra berau, ez dakite alaba nola hezi. Itsuentzako ikastetxe batean laguntza eskatu ondoren, Ana Sullivan andereño gaztea hasiko da hauen etxean lanean. Honek ez du lan honetan esperientzia handirik, hala ere, izan duen bizitzak antzeko ezaugarriak izan ditu. Anne Bancroftek honetan egindako lanagatik Donostiako zinemaldian interpretaziorik onenaren saria jaso zuen.>
Arthur Penn
Teresa Wrightek Anna Sullivanen papera hartu zuen, bost urte geroago Anne Bancroftek zinean eginen zuen pertsonaia berbera. Arthur Pennen eszenifikazio bikainak off espazioaren erabilera argia eta dekoratuaren aldaketa azkarrak lortzeko planifikazio orijinala erakusten ditu. Programa Mickey Rooneyk aurkeztua da eta Eisenhower presidenteak benetako Helen Kellerri bidalitako eskutitzaren irakurketarekin bukatzen da. >
John Frankenheimer
1944ko abuztuaren 2a. Tropa aliatuak Parisen sartzeko egun gutxi falta dira. Armada alemaniarrak hiria utziko du. Von Waldheim koronelak Jeu de Paume museoko koadroak Alemaniara eramatea erabaki du. Trenbideetako langile frantsesak, erresistentziaren laguntzarekin batera, trenak daramatzan arte-ondareak Alemaniara ez iristeko lanetan hasiko dira. >
John Frankenheimer
Laguntalde gazte batek hispaniar gazte bat hil du kale erdian. Atxilotu egin dituzte, eta gertatu dena isilpean gordetzea erabaki dute. Hori dela eta, Fiskalaren bulegoko Hank Bell-ek hilketaren arrazoiak ikertu behar ditu. Honek aukera emango dio gaizkile talde hauen gizarte errealitatea ezagutzeko.>
Robert Mulligan
1932. Zorigaiztoko gertakari batek Maycomb konderriko biztanleen bizitza lasaian aldaketak eragingo ditu. Afroamerikar gazte bat salatuko dute emakume zuri bat bortxatu eta kolpatzeagatik. Kasuaren defentsa Atticus Finchi egokitu zaio, bi semeekin bizi den abokatuari. Harrezkero, txurien komunitateak berarekiko duen gaitzespenari eta onespen ezari aurre egin beharko dio abokatuak. >
George Roy Hill
Julian Berniers, bere emaztearekin, New Orleansera iritsi berri da, bere bi arrebak bisitatu eta opari mordoa eman asmoz. Bizitzan behin bada ere, zortea lagun izan du eta lortu duen diruarekin bizitza berria hastea du helburu nagusi. Hala ere, Berniersen bat-bateko aberastasunaren iturria zuzena ote den zalantza sortu da senideen artean eta ondorioz, elkarren arteko mesfidantza giroa sortuko da. >