"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1943an Txilen jaio zen eta unibertsitatean musika ikasi zuen. Frantziako gobernuaren beka bati esker, 1967-1971 bitartean Parisen Max Deutschekin aberastuko du bere prestakuntza. Musika elektronikoaren teknikekiko jakinminak ordenadore bidezko musika ikertzera eramango du Standfordeko Unibertsitatean. Parisen kokatu eta bertan musika esperimentaleko American Center estudioa sortu zuen. Zenbait urtez musika irakasten aritu zen eta musika garaikideko jaialdietan bere burua ezagutarazi zuen. Hainbat sari irabazi zituen, Guggenheim Fundazioarena 1972an, kasu. 1986an hiritartasun frantsesa lortzen du. Zinerako
musikarekiko interesa 1977an pizten zaio, Raúl Ruiz ezagutzean, hain zuzen ere. La vocation suspendue eta Coloque de chiens lanetan elkarrekin aritu ziren arren, L'Hypothèse d'un tableu volé filmearekin hasi zen oraindik orain dirauen adiskidetasuna eta harreman profesionala. 1992an soinu-banda onenarentzako
musikasaria irabazi zuen Sitgesko Nazioarteko Zinemaldian, Ruizen L'oeil qui ment filmerako eginiko konposizioarengatik. Zinerako konposatzen hasi zenetik, Arriagadak berrogeita hamar soinu-banda inguru sortu ditu. Azken biak, Barbet Schroederren La virgen de los sicarios eta Raúl Ruizen Fils de Deux Meres ou Comedie de l'Innocence, Veneziako zinemaldian izan dira.