"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1936an jaiotako zine-zuzendari anglo-eskoziarra. Bere filmografiak, 80eko hamarkadan hasi eta oraingoz zazpi film luzek osaturikoak, norbere identitatearen bilaketa da gai nagusia. Chariots of Fire (Suzko gurdiak, 1981) filmean autogainditzearen gaia jorratzen badu, I Dreamed of Africa (Afrikarekin egin nuen amets, 2000) filmean, berriz, protagonista bere burua onartzen erakusten du, eta oro har, Hudsonen pertsonaiek kontraesanez beteriko giroak sortarazitako prozesuari aurre egin beharko diote,Afrikako oihanean, adibidez, Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes (1984) filmean, edota amerikar independentziaren gerra giroan, Revolution (Iraultza, 1985) lan historikoan.
Hudson gazteak dokumentalen ekoizpengintzan lan egin zuen, eta 1970az gero, Bretainia Handiko publizitate zuzendari ospetsuenetakoa bihurtu zen. Zuzendaritzari estrainekoz Alan Parkerren Midnight Express-en (Gauerdiko espresoa, 1978) bigarren unitateko zuzendari gisa heldu zion. 1981ean, ospea eman zion Chariots of Fire zuzendu zuen, Oscarretarako zazpi izendapen lortuz eta, azkenik, lau eskuratuz: musika, gidoi, jantzien diseinu eta film onenaren Oscarrak, alegia. Berak zuzenduak dira, halaber, Lumière et compagnie (1996), Lost Angels (1999) eta My Life So Far (1999), baita auto-gidari txapeldun argentinarraren bizitzari buruzko Fangio dokumental biografikoa ere.