"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2003ko udaberrian, Ipar Amerikara emigratu nahi zuten kubatar hiritar askok hainbat itsasontzi eta hegazkin bahitu zituzten, bertako egoitza-baimena lortzeko aukerak erakarrita. Fidel Castroren erregimenak horietako 75 bahitu eta kartzeleratu zituen, tartean kazetari independenteak zeudela, Estatu Batuen zerbitzurako agenteak izatearen eta iraultzaren aurka azpilana egitearen akusaziopean. Hiru bahitzaile, Habanako badian ferry baten kontrola eskuratzen saiatzen ari zirela atxilotu, heriotzera zigortu eta judizio sumarisimoen ondoren exekutatu zituzten. Gertakari hauek kubatar erregimenak munduan duen irudiarentzat inflexio-puntu bat izan ziren eta horren ondorioz, intelektual ugarik eta gobernu ezberdinek erregimen kastristarekiko gaitzezpenak areagotu zituzten. Hau guztia ikusita, Oliver Stone Kubara itzuli zen erantzun bila eta uharteko errealitate politikoan sakontzeko asmoz. 


