72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Atzera begirako klasikoa MARIO MONICELLI
Atzera begirako klasikoa MARIO MONICELLI
Mario Monicelli, Cesare Civita, Alberto Mondadori
Italia 
14 min. Film laburra
Edgar Allan Poeren deliriozko kontakizun baten egokitzapen amateurra da. Protagonistatzat bizi den agurearen begi gaixoarekin obsesionatuta dagoen gizona du. Monicellik bere lehengusua Alberto Mondadorirekin egin zuen 16 mm-tan eta soinurik gabe. Zuzendari artistikoa geroago errealizadorea izango zen Alberto Lattuada izan zen.
Mario Monicelli, Alberto Mondadori
Italia 
48 min.
Alberto Mondadorirekin eginiko 16 mm-ko beste film labur mutu bat. Oraingoan, urte haietan modan zegoen eleberri baten egokitzapena da, Ferenc Molnár idazle hungariarraren A Pál utcai fiúk (Pal kaleko mutikoak). Eleberriak Budapesteko kaleetako gaztetxoen taldeen arteko liskarrez hitz egiten digu. Veneziako Mostrako Passo Ridotto ataleko lehenengo saria irabazi zuen.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
90 min.
Beniamino Lomacchio goseak akabatzen dago eta xentimorik gabe geratu da; etxea galdu du gerraren ondorioz eta ikastetxe batean aurkituko du bere behin-behineko estalpea. Eskolak hastean egoitza berri bat bilatu behako du, eta hilerri batera joango da bizitzera. Han, zaindari lanak egingo ditu, baina beldurrak garaituta eskolara itzultzea erabakiko du. Alabaina, handik bota egingo dute. Luxuzko etxebizitza bat lortu ostean, iruzurgile batek aldi berean hainbat maizterri alokatu diela konturatuko da.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
100 min.
Bernard Stork diplomatikoak ekialdeko hizkuntzatan aditua den Franco Bresci irakasle gaztea kontratatuko du itzultzaile lanak egin ditzan. Irakaslea laster maiteminduko da Ellen idazkariaz. Itzulpengintza akats bat dela-eta Franco kaleratu egingo dute, eta bere madarikazioetan deabrua deituko du; hark ospeaz gozaraziko dio tenore eta boxeolari gisa.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
90 min.
Etxebizitza finkorik ez duen pertsona talde batek eremu bakarti batean kanpatuko du. Eremu horretan babesleku antiaereo bat zegoen gerra garaian. Lurzatiaren jabeak bertan alabarentzat etxebizitza eraikitzea erabakiko du, ezkondu egingo baita. Albiste horrek ezinegona sortuko du taldean, baina, Cavaliere-k gidatuta, eta amarru baten bitartez, bertan geratzea lortuko dute. Hala ere, metroa eraikitzen ari direnek amore ematera behartuko dituzte.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
108 min.
Cavaliere Martoni-ren barietate konpainia txikian aberastasun bila dabiltzan hiru koristak beren patua erabaki beharko dute: Vera enpresari zeken batekin ezkonduko da eta gaizki amaituko du; Franca zoriontsua izango da bere senarrarekin, eta Margheritak arrakasta lortuko du.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
109 min.
Erretiratzear dagoen Bottoni brigadierrak hiru hilabeteko epea du Esposito harrapatzeko lanpostuari eutsi nahi badio. Esposito alde egin dion iruzurgilea da. Haren atzetik denbora luzea eman ondoren bi gizonak lagun egingo dira eta beren arazoak oso antzekoak direla konturatuko dira. Elkarren arrazoiak ulertuta, Espositok harrapa dezan utziko dio Bottoniri eta hark ez dio egia esango Espositoren familiari.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
104 min.
Ercole Pappalardo, ministerio bateko artxibozain gizagaixo batek sekulako gorrotoa piztuko du bere nagusiarengan; horregatik, oinarrizko ikasketen ziurtagiria ez duela jakitean kaleratu egingo du. Ercole ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu. Albistea jakitean bere buruaz beste egitea erabakiko du, bere emazteari beste mundutik loteriaren zenbaki irabazlea esateko. Dena den, beste munduan ere, ez du zorte handirik izango koitaduak.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
96 min.
Antonio Scaparro emakumeekin obsesionatuta dago, batez ere berearekin. Zorionez, lasaitasun pixka bat topatuko du eraikineko ganbaran. Handik azalduko digu nola egiten duten emakumeek gizonen bizitza jasanezina.
Steno, Mario Monicelli
Italia 
95 min. Film laburra
Mediku aberats bat modelo batekin gutiziatu da. Horregatik, bere emaztea Luisaren atzetik kezkarik gabeko eta xantaiarekin ohituriko detektibea jarri du. Medikuaren itxaropena dibortzioa eskatzeko aitzakiaren bat aurkitzea da. Hala ere, gauzak okertu egingo zaizkie guztiei.
Mario Monicelli
Italia 
85 min.
Villa Borgheseko lorategietan eginiko sarekada batean, Caccavallo agenteak Carolina atxilotuko du, prostitutatzat hartuko baitu. Egiaz, Carolina herrixka batetik dator eta etxetik alde egin du haurdun dagoelako. Komisarioak Caccavalloren kargura utziko du gaztea, herrira itzultzen lagun diezaion; baina hura etxean edukiko duen inor aurkitzen ez duenez, berak eman beharko dio estalpea bere etxean.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
100 min.
Paolo jauna, Sardiniako apaiz gaztea da eta bere herrira itzuli da itxita eta erortzear dagoen bertako eliza txikiaren ardura hartzeko. Grinak bultzatuta segituan hasiko da lanean elizatxoa gurtzarako irekitzeko asmoarekin, baina bere lanak alferrikakoa dirudi, Corraine eta Barras sendien arteko antzinako lehia dela-eta.
Mario Monicelli
Italia 
90 min.
Alberto bere izebarekin eta haurtzain zaharrarekin bizi da. Bi emakumeek eskainitako arretaren eta sartutako beldurren poderioz gizon lotsatia eta ekimenik gabekoa bilakatu da. Inongo deliturik lepora ez diezaioten, egiten duen guztia libreta batean idazten du, noizbait galdeketarik egiten badiote zer erantzun jakiteko. Baina, adore falta horixe izango da hainbat iskanbilatan sarraraziko duena, berarekin maiteminduta dagoen lankide bat ere tartean dela.
Mario Monicelli
Italia 
103 min.
Donatella, liburu koadernatzaile baten alaba da. Egun batean, emakume amerikar aberats baten poltsa aurkitu eta hari itzultzera joango da. Bere izaera dela-eta, neskatoak segituan irabaziko du emakumearen konfiantza. Emakumea New Yorkera itzultzear dago, eta Italian duen etxea hutsik gera ez dadin, bertan bizitzeko proposamena egingo dio Donatellari. Etxean Maurizio ezagutuko du, eta mutila maitemindu egingo da harekin, baina geroago Donatella goranahitzat hartuko du eta hura galtzear egongo da.
Mario Monicelli
Italia 
111 min.
Bost eskuluzek bahitetxean lapurreta segurua egiteko ezkutuko informazioa jasoko dute. Kutxa gotorretan lapurretak egin ohi zituen gizon erretiratuak eskolak emango dizkie, baina kutxa gotorrera iritsi beharrean sukaldean azalduko dira. Lapurreta gaizki aterako da, baina, behintzat, tripakada ederra egingo dute. Zilarrezko Maskorra 1958ko Donostia Zinemaldian ex-aequo Alfred Hitchcocken Vertigo filmarekin.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
135 min.
Lehenengo Mundu Gerra piztu da eta frontera ez joateko hainbat saiakera egin dituzten arren, azkenean, Oreste Iacovacci erromatarrak eta Giovanni Busacca milandarrak lehen lerroan amaituko dute, arriskuak saihesten saiatzen. Nolanahi ere, austriarrek harrapatzen dituztenean, duintasunez egingo diote aurre heriotzari.
Mario Monicelli
Italia 
106 min.
Gioia Pennicotti-k estra gisa lan egiten du Cinecittà-n. Han, Tortorella ezizena jarri diote. Urte zahar batean afaltzeko gonbidapena egingo diote, hamahiru gonbidatu egon ez daitezen. Zeuden gonbidatuez gain beste bat iristean, Gioia alde batera utziko dute. Bakarrik ez geratzeko, Umberto Pennazzutto, bere laguna eta kategoria txikiko aktorearekin joatea erabakiko du. Aktorearen ezizena Infortunio da, eta azkenean Lello lapurrarentzat lanean amaitu du.
Vittorio De Sica (La riffa), Federico Fellini (Le tentazioni del dottor Antonio), Mario Monicelli (Renzo e Luciana), Luchino Visconti (Il lavoro)
Italia-Frantzia 
208 min.
Bi langilek, Renzo eta Luciana, ezin dute ezkonduta daudenik aitortu beren lanei eutsi nahi badiete. Nagusiak azkenean horren berri izango du, eta kaleratu egingo ditu. Azkenik, eta etxea eta lan berriak lortzen dituztenean, laneko txandek banatuko dituzte: bata lanetik ateratzen denean bestea sartu egingo da.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia-Jugoslavia-Australia 
130 min.
Istorioa Turingo ehungintza fabrika batean gertatzen da, XIX. mendearen amaieran. Sinigaglia irakaslea langile greba baten buru da; lanean baldintza hobeak eskatzea da helburua. Eskirol batzuek greba eten nahiko dute, eta liskarrean langileetako bat hilko da. Poliziaren esku-hartzeak lanuztearen porrota eragingo du, baina langileak jabetu dira beren indarraz eta eskubideez.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
106 min.
Andreak, NATOko komandante batek, arrakasta handia du emakumeekin. Sexu-harremanak egoera arriskutsuetan bakarrik izaten dituenez, psikiatrak oporrak har ditzan aholkatuko dio, pixka bat erlaxa dadin. Orduan hasiko dira arazoak. Zuzendari Onenaren Donostia saria, baita Aktore Onenarena ere, Marcello Mastroiannirentzat, 1965eko Donostia Zinemaldian.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia-Espainia 
120 min.
Erdi Aroan, Brancaleone da Norcia, dirurik gabeko zaldunak, feudo bat konkistatzeari ekingo dio gizagaixo talde batekin. Hainbat abenturaren ondoren (izurriteak, desioz beteriko alargun bat, gaizkile batzuen eskutan dagoen dontzeila, pirata sarrazenoen erasoa) ez dute feudoa eskuratuko, eta Lur Santura abiatzea erabakiko dute.
Mario Monicelli
Italia 
100 min.
Vincenzo Maccaluso-k Assunta siziliarra limurtu ondoren utzi egin du. Assunta erabat maiteminduta dago eta Ingalaterrara jarraituko dio pistola batekin, mendekua hartzeko. Azkenean, aurkitu egingo du Vincenzo; ospitale batean ari da lanean eta hango mediku batek hura hiltzeko ideia kenduko dio burutik. Nolanahi ere, Assuntak bere erara mendekatzea lortuko du. Emakumezko Aktore Onenaren Donostia Saria Monica Vittirentzat, 1968ko Donostia Zinemaldian.
Mario Monicelli
Italia-Aljeria 
117 min.
Brancaleone da Norcia eta bere zarpailtsu taldea Hilobi Santuaren bila abiatuko dira. Borrokan kide guztiak galduko ditu, eta etsita, heriotzari deituko dio; baina heriotza haren bila datorrenean, beldurtu egingo da eta denbora gehiago eskatuko dio. Heriotzak onartu egingo du haren eskaera. Normandiako errege baten semetxoari bizia salbatu ondoren zarpailtsu armada berri batekin abiatuko da haurtxoa Gurutzadetara doan aitari itzultzera. Aktore Onenaren Donostia Saria Vittorio Gassmanentzat, 1971ko Donostia Zinemaldian.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
109 min.
Maddalena Ciarrapico-k bere lana utzi eta Italiatik alde egingo du Michele Bruni bere senargaiarekin elkartzeko New Yorken. Aireportuan ez diote aduanatik mortadela bat pasatzen utziko lege amerikarrek hestebeteak inportatzea debekatzen baitute. Maddalenak ez du mortadela han utzi nahiko eta egoera gero eta korapilatsuagoa izango da.
Mario Monicelli
Italia 
100 min.
Giuseppe Tritoni eskuindar diputatuak estatu-kolpea antolatu du. Unea iristean, gauzak ez dira aurreikusi bezala aterako. Barne-arazoetako ministroak salbuespen legeak onar daitezen bultzatuko du, itxuraz demokratikoa den prozesu baten bidez, baina hori izango da benetako estatu-kolpea.
Mario Monicelli
Italia 
110 min.
Giulio, Milango langile soil bat, bera baino gazteagoa den hegoaldeko neska batekin ezkondu da, Vincenzina. Dena ongi joango da Vincenzinarekin maitemintzen den Giovanni polizia agertzen den arte. Emakumeak ukatu egingo du lehendabizi, baina gero, amore emango die haren nahiei. Giuliok ordura arte modernotzat zuen bere burua, baina guztia jakitean emaztea etxetik botako du eta hark bakarrik hezi beharko du semea. Azkenean, Vincenzinak utzi egingo du Giovanni eta Giuliorekin nolabaiteko akordiora iritsiko da.
Mario Monicelli
Italia 
140 min.
Lagun talde bat (Necchi, taberna baten jabea; Perozzi, kazetaria; Melandri, arkitektoa; eta Macetti, porrot egin duen noblea) Florentzian bizi da. Haurrak zirenetik dira lagunak eta denbora-pasa gisa txantxa izugarriak egiten dizkiote aurrean jartzen zaien edonori, ezaguna izan ala ez. Zahartzaroa eta heriotza uxatzea da berrogeita hamar urtetik gorako lau gizonek -Sassaroli medikuarekin bost izango dira- txantxa edo "zingarate" horiekin lortu nahi dutena.
Mario Monicelli
Italia 
108 min.
1968ko maiatzeko ikasleen matxinaden ondoren, Michele-k, desengainatuta, Londresera joatea erabakiko du, baina eskutitzen bitartez harremanetan jarraituko du bere ama eta arrebekin. Eskutitzei esker hainbat pertsonaia ezagutuko ditugu, bai senideak, baita lagunak ere. Azken horien artean Mara dago, Michelen seme bat izan duela dioena. Michele hil egingo da poliziarekin izandako gatazka batean Brujasen.
Mario Monicelli
Italia 
122 min.
Giovanni Vivaldi, erretiratzear dagoen funtzionario apalaren nahia bere semeak ministerio berean lan egitea da. Hori lortzeko, bere nagusia kide deneko masoien logiako partaide egingo da. Ondorioz, semeak idatzizko azterketa gaindituko du, baina egun horretan bertan lapur batek tiroz hilko du aitaren aurrean. Giovannik semearen hiltzailea nor den jakingo du, eta salatu beharrean, gatibu hartu, torturatu eta hil egingo du.
Mario Monicelli (First Aid; Autostop), Dino Risi (Con i saluti degli amici; Tantum ergo; Pornodiva; Mammina mammona; Senza parole), Ettore Scola (Il sospetto; Hostaria; Come una regina; Cittadino esemplare; Sequestro di persona cara; Elogio funebre; L’ucc
Italia 
115 min.
First Aid: aristokrata esnob batek auto batek harrapatu duen oinezkoa ospitalean ingresatu nahi du, baina ez du lortuko; hortaz, istripua gertatu den lekuan utziko du berriz. Autostop: merkataritza-bidaiari batek hil egingo du jaso duen auto-stop egilea, hark, egin dizkion aieruak ukatu dituelako.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
115 min.
Guido Massaccesi bankuko langile aberatsa da, ezkonduta dago eta seme-alabak ditu. Haren aita hilzorian dago, eta hura bisitatzera doala berekin norbait eramatea erabakiko du: Ameriketako Estatu Batuetako turista bat. Hala ere, turistari ez dio esango bisitaren arrazoia. Hileta-elizkizunetan egia argitara aterako da iskanbila handiarekin, baina semeak mendekua hartu eta familiaren trapu zikinak ezagutaraziko ditu.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
105 min.
Cinecittà-ko ekoizle ospetsu batekin aurkitu ondoren, hiru gaztek zinema kamera bat ezkutatuko dute hotel bateko gelan. Haien hasierako asmoa maisulan bat filmatzea bada ere, azkenean, film iskanbilatsu bat egingo dute, baina arrakasta ziurtatua duena. Horrela, bi istorio kontatuko dira: amodiozko triangelu bat eta filmaren barneko filma.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia 
133 min.
Erroma, Pio VII.aren eta Frantziar Iraultzaren garaian. Onofrio del Grillo noblea Aita Santuaren laguntzaile pertsonala da; denbora pasatzeko txantxa mordoa egiten du eta bere postuari esker onik ateratzen da beti.
Mario Monicelli
Italia 
130 min.
Film hau aurreko filma, Amici miei, amaitzen den unean hasten da, Perozziren hileta-elizkizunetan. Gainera, zenbait flashback ere ekarriko dizkigu gogora, esaterako 1966ko Florentziako uholdeena. Denbora igaro da, baina protagonistek gero eta astunagoak diren "zingarate" edo txantxak egiten jarraituko dute.
Mario Monicelli
Italia 
126 min.
1000. urte aldera, Alboino erregearen gortean, hiru pertsona arlotek, Bertoldo nekazaria, haren semea Bertoldino -beti tontakeriak egiten ari dena- eta Fra Cipolla da Frosolone -kinkatan sartzeko erraztasuna duena-, alde egingo diete egoera aldrebesenei beren abileziari esker. Azkenean, erregeak baroi izendatuko du Bertoldo.
Mario Monicelli
Italia-Frantzia-Alemania-Espainia-Suitza 
118 min.
Mattia Pascal gonazale hutsa da, baina haurdun uzten duen emakume batekin ezkondu behar du. Erruletan diru asko irabazi ondoren, bere buruaz beste egin duenaren plantak egingo ditu bizi berri bat hasi ahal izateko; lehenik Montecarlon eta gero Venezian. Azkenean, porrot egin eta bere herrira itzuliko da; bertan, emaztea bere lagun onenarekin ezkondu dela jakingo du, eta bakardadean bizitzea beste aukerarik ez zaio geratuko.
Mario Monicelli
Italia-Espainia 
121 min.
Espainia, XVII. mendea. Bi arlotek, elkarri beren bizitzak kontatu ostean, ibilbidea batera egitea erabakiko dute. Horrela, haien patuak prostituta batenarekin eta haiek baino behartsuago den noble batenarekin gurutzatuko dira. Gidoia Lazarillo de Tormes Espainiako pikareskaren lan paregabean dago oinarritua.
Mario Monicelli
Italia 
114 min.
Giuseppe Marchi idazleak bere bikotea den emakume alarguna utziko du bera baino askoz ere gazteago batekin ezkontzeko, haurdun utzi baitu. Lanean ez dago pozik, minak izaten ditu eta existitzen ez duten ultzera eta apendizitisa sendatzeko ebakuntza egin diezaioten lortu du. Azkenean, psikiatrak ulertaraziko dio bere jarrera hilda dagoen aitarekin -karabinero-ofizial despota bat- konpondu ez zituen arazoen ondorioa dela.
Mario Monicelli
Italia 
105 min.
Eguberritan, adineko bikote batek lau seme-alabak eta haien familiak izango ditu etxean. Agureek haietako bati etxean har ditzala eskatuko diote, herentziaren truke. Baina inork ez ditu gastuak bere gain hartu nahiko, eta hortaz, gurasoez libratzeko plan bat prestatuko dute.
Mario Monicelli
Italia-Espainia 
115 min.
1944ko uda, Toskana. Zoritxarreko boxeolari talde bat, Dieci ezizena duen boxeolari ohia buru duela, herriz herri joango da borroka ikuskizunak egiten. Dieci eta bere gizonek hainbat probari egin beharko diete aurre ibilbidean. Istorioaren oinarrian Bigarren Mundu Gerratik ateratzen ari den eta baldintza oso txarretan dagoen Italia ikus dezakegu.
Mario Monicelli
Italia 
55 min.
Monicellik laguntzaile preziatu eta lagun minari eginiko omenaldi amultsua da dokumental hau, eta honako hauek parte hartzen dute bertan: Suso Cecchi d'Amico, Bruno Moretti, Lina Wertmüller eta Franco Zeffirelli. Gainera, Federico Fellini eta Nino Rota beraren artxibo irudiak ere baditu.
Mario Monicelli
Italia 
102 min.
1940ko kanpainan alemaniarrei laguntza eskaintzeko Libiako basamortu galdu batean dagoen Italiako mediku militar taldearen zoritxarrak kontatzen dizkigu. Esperientziarik ez dutenez, kanpamentuan kaosa da nagusi, bertako biztanleei laguntzeko talde humanitario antzeko bat bilakatzen diren arte.
Mario Monicelli
Italia 
19 min.
Monicellik kameraren atzean egin berri duen azken lana film labur bat da. Erromako Monti auzoko eguneroko bizimodua erakusten du, Monicelli auzo horretantxe bizitu baita azken 22 urteetan. Chiara Rapaccini argazkilariarekin batera eginiko dokumental honetan, auzoko alderdi intimoenak eta artisauenak ageri dira. 2008ko Veneziako Mostran aurkeztua, lehiaketatik kanpo.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: