"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bi neska gazte amerikar, Vicky eta Cristina, Bartzelonara iritsiko dira udako oporrak igarotzera. Vicky zentzuzko emakumea da eta senargaiarekin ezkontzekotan da. Cristina abenturazalea da emozioen eta sexuaren arloan. Bartzelonan, hainbat ezohiko maitasun-saltsatan sartuta ibiliko dira Juan Antoniorekin. Karisma handiko margolaria da Juan Antonio eta, aldi berean, María Elena bere emazte ohi odolberoarekin duen harremanari ere eusten dio. Bartzelonako sentsualitate mediterraniar liluragarria kokaleku gisa duela, Vicky Cristina Barcelona maitasunaren adierazpen guztiei eskainitako aurreiritzirik gabeko lan dibertigarria da.


