"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hiru egun igaroko dituzte elkarrekin Zinema Eskolen VIII. Nazioarteko Topaketetan parte hartzen duten ikasleek. Zaletasun antzekoak dituzte guztiek eta horrek harremanak errazten ditu. Ikasteko aukera da hau beraientzat: egindako lanak aurkeztu eta kritikak jasotzeko aukera, besteen lanak ikusi eta inspirazioa lortzekoa baina, batez ere, erlazioak egin eta hitzaspertuan aritzeko egunak dira. 72 ordutako etengabeko elkartrukea da Topaketa.
Ao Shen (zuzendaria)
He Long Chuan Gang, Beijing Film Academy (Txina)
Film labur baten zuzendaria naiz. Donostiako Zinemaldia jaialdi zoragarria iruditu zait ezagutzen dudanetik eta, horrexegatik, hona etortzea aukera paregabea iruditu zitzaidan filmak ikusi eta jende ugari ezagutzeko. Gaur dagoeneko hiru laburmetraia ikusi ditugu eta niri guztiak oso onak iruditu zaizkit.
I.O.