"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zer gertatzen da,ordea,pederastari aurpegi bat jartzen zaionean, gizaki bat bezala aurkezten denean, bere bakardadean eta bere sufrimendu sakonarekin ikusten dugunean? Alde batetik gorrotoa besterik ezin dugu sentitu, batez ere biktimak gogoan hartzen ditugunean, baina, veste alde batetik, nolabaiteko enpatia sentitzera ere iritsi gaitezke, nolabaiteko gizatasuna aitor diezaiokegu, eta orduan gure buruari galdetzen diogu nola eman ahal digun pena horrelako putakume batek. Orduan esaera zaharra etortzen zaigu burura: gorrota ezazu delitua eta erruki zaitez gaizkileaz.
Animal Town honen bertuterik handiena horixe da hain zuzen, zalantzan jartzen gaituela, gure sinesmenak mugitzen dituela eta printzipioz putakume bat besterik ez dena beste modu batez ikusarazten digula. Eta hori ez da erraza izaten, hori lortzeko oso ongi eraiki behar da istorioa, ongi kontatu,eta hemen gauza asko ez dira argi eta garbi esaten, vaina behar ditugun datu guztiak iradokitzen zaizkigu. Horrela, jakinen dugu hasieran aurkezten zaigun pertsonaiak iragan beltza duela, eta horren lekukoa orkatilan daraman pertsona-bilagailua da, eta ikasiko dugu baita inprenta batean gogorik gabe lanean diharduen gizonak alaba galdu zuela zoritxarreko egun batean. Printzipioz bata, hiltzailea, gorrotatu eta bestearekin, biktimarekin, bat egin beharko genuke, baina gizatasunak dituen misterio horietako batengatik bienganako errukia sentitzen dugu. Ulertzen dugu aitaren mendeku-gosea, baina beste alde batetik etengabe ikusten dugu gaizkileak nola hartzen dituen bere pilulak, nola joaten den psikiatrarengana, nola egiten dion aurre desio debekatuari, nolako zailtasunak dituen bizimodua aurrera ateratzeko, eta nahi ez badugu ere, persona bat dela esaten diogu gure buruari. Horrek izorratu egiten gaitu nolabait, pelikulak kontraesan baten aurrean jarri gaitu eta kontraesan horri aurre egin nahi diogu, baina gauzak ez dira beti errazak izaten. Horixe da pelikula honen meriturik handiena.