"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
	
Bi probintzia desberdinetan bizi diren amak eta alabak elkarrekin igaroko duten asteburuaz hitz egingo digu filmak. Une txar bat igarotzen ari den alabak desesperatuta ama deitu duelako elkartu dira. Ama, publizitatearen munduko enpresaburua da, eta alaba, ordea, pertsona nahiko ahul eta sentibera. Topaketa honekin agerian geratuko dira pertsonaien izaera kontrajarriak eta gaur egungo gizartean nagusi diren balioak.


