"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Estolderia sistemako arazo batek gorotz usaina duen uholde gero eta handiagoa eragingo du. Helduen eztabaiden arabera, ez dirudi konponbidea azkar iritsiko denik. Arazoa konpontzeko helduek etxetik alde egiten duten heinean, Tomásek (20) kanpora ateratzen utziko du ahizpa Catalinagatiko (15) duen sexu-grina. Pixkanaka, ura gela guztietan hasiko da sartzen.


