"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Andrés Mexikoko mugara joan da, Estatu Batuetan sartzeko helburuz. Iritsi berri den hiri horretan, Tijuanan, bizimodua ez da batere erraza. Andrések bere sentimenduei aurre egin beharko die. Hau da, sorterrian utzi zuenari eta Tijuanan aurkitu duenari: Cata, Ela eta Asensio.
Norteado 14. Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu zuten. Ondoren, 2009ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen.



