"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Le moine Matthew G. Lewis idazleak 1796an argitaratutako eleberri gotiko ospetsuaren egokitzapena da; XVII. mendeko Espainia katolikoan girotuta, anaia Ambrosioren patu zorigaiztokoa kontatzen du. Jaio eta berehala Kaputxinoen komentuko atean abandonaturik, fraideek heziko dute Ambrosio, eta gogo biziko predikatzaile miretsi bilakatuko da. Errespetu handia izango diote zorroztasunagatik, eta tentaldi orotatik babestuta eta aske dagoela usteko du. Baina fraidegai misteriotsu bat iristen denean, ziurtasunak kolokan ipiniko dira, eta bekatuaren bideari helduko dio.


