"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hanna Mendelssohn, 80 urteko alarguna, oso harro dago sortzen lagundu zuen kibbutzarekin (etxalde kolektiboa). Komunitatea pribatizatzen dutenean, ordea, erretiroa hartu beharko du, eta bere bizimodua desegin egingo da. Horrez gain, ikusiko du kibbutza beren ongizatearekin bakarrik arduratzen diren kidez osatutako komunitate bilakatu dela. Garai batean bezala bizitzeko borrokatuko da, baina errealitatearekin topo egingo du behin eta berriz. Itxaropen guztiak zapuztu ostean, kibbutzean oraindik ere adiskidetasunik badela ikusiko du; gauzak lehen bezalakoak izango ez badira ere, agian zerbait berria sortuko da.


